Denbora  2 ordu 34 minutu

Koordenatuak 1688

Noiz igoa 12 de diciembre de 2018

Noiz egina diciembre 2018

-
-
430 m
203 m
0
2,7
5,4
10,89 km

Bisitak 137, kokapena 4

Nondik gertu Segura, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Segura-Sta Engrazi auzoa-Atalamastegi baserria-Españolamendi (466 m)-Mugaeta(395 m)-Antxintxarreta (370 m)-Liernia-Mutiloa-Zeraingo Errekaldea auzoa-Zerain-Zabalegigarako baserria-Ikorta-Segura.

Españolamendi Gipuzkoako mendilerro xume bat da. Goierriko bihotzean kokatzen da non Segura, Idiazabal, Beasain, Ormaiztegi eta Mutiloko herrien arteko muga osatzen du. Urritxipi tontorratik (Beasain eta Salbatore auzoaren artekoa) Antxintxarreta kaxkoraino (Ormaiztegi eta Mutiloaren artekoa )luzatzen da hain zuzen ere. Españolamendi da altuena eta mendikate osoari ematen dio izena. Karlistaldian aurrena eta faxistek gero leku estratejikotzat erabili zuten. Hortik datorkiola gaur egungo izena esaten dute batzuek. Bertako biztanleak berriz aurreneko Karlistaldia baino lehenago "Tximindiko gunea" izenarekin ezagutzen zela diote .

Seguratik abiatuta mendilerroaren mendebaleko hertzan dauden hiru tontorretatik pasatzen da ibilbide hontan. Erabiltzen diren bide gehienak balizatutakoak dira (Gr ak , Pr ak eta herribideak). Gandorrako zeharkaldia gazbidea doan lekutik pasatzen da, ehiz paraden lerroa jarraituz. Aizkorpe baliarako zenbait auzo eta baserrietatik igarotzen da . Segura, Mutiloa eta Zeraingo herrigune historiko eta dotoreak ezagutzeko ere aukera paregabea. Liernitik Mutilora jeisteko bidea (Pr), sastrakaz beteta zegoena, garbituta eta balizatu berriki dago.

Ibilbide erraza eta oso gomendagarria.

OHARRAK:

Antxintxarretako tontorra pasa ondoren, gazbidearen gaineko zeharkaldiaren amaitzen da. Ormaiztegitik datorren bide berdearekin bat egiten duen lekuan txango honen "zailtasun" bakarra aurkituko dugu. Bapatean, 3 metroko altuera duen harri malekoia jetsi behar da. Arreta pixka bat jarri ezkero paretaren eskubialdetik jeisteko ez da arazo berezirik izango.

Murgiondo baserria pasa ondoren erreka txiki bat (zerain errekaren adartxoa) zeharkatu behar da harriz harri. Oso erraza da pasatzea bainan arazoak izan daitezke eurite sasoietan.
Bigarren mailako tontorra
Errekalde auzotik Zerainera bidean
Bidarte
Kontuz!! 3 metroko harri malekoia jetsi behar da.
360 m altura
Segura
Eurite garaietan zeharkatzeko arazoak izan daiztezke
Lierniazpiko baserria baino lehenago
Etxeaundia
Errepide Lokala
Iñurritegi
Merkategi
Bigarren mailako tontorra
Murgiondo
Zelandietatxikia baserritik gertu

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau