Denbora  3 ordu 46 minutu

Koordenatuak 1583

Noiz igoa 18 de febrero de 2019

Noiz egina febrero 2019

-
-
591 m
274 m
0
2,3
4,6
9,2 km

Bisitak 109, kokapena 4

Nondik gertu Zerain, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Zerain-Txoritegi-Barbariaitza-Arrola baserriak-Urrustierreka-Lasurtegiko zerrategia-Errekalde auzoa-Zerain.

Ibilbide polita eta erraza Zeraingo auzo, mendialde eta erreka inguru batzuk bisitatuz. Zeraingo udaletxeak herriaren eremuan antolatutako ibilbide batzuk baliatuz egindako txangoa da.

Bi alde ezberdinak ikuskatzeko asmoarekin irten ginen. Alde batetik Zerain ekialdean dauden bi mendietara igo eta bestetik Urrustierreka eta Lasurtegi errekak ezagutu.

Bide gehienak balizatuta daude Txoritegi eta Barbari aitzako igoera eta jetsierak ez ezik. Txoritegiko kaxkoa pinudiz estalita dago, inongo bistarik gabe, sasitza pixka bat aurki dezake mendi hau zeharkatzen duen nabarmen gutxiko senda batean. Barbariaitza berriz mendi garbia da, larreak dira nagusi eta Aizkorri-Aratz mendigunearen behatoki aparta da; abereak ibiltzen dira, errespetu osoz pasatu beharreko lekua da, zakurrarekin joan ezkero batez ere.

Urrustierreka hezetasun haundiko lekua da, kilometro erdiko mendi bidea dago Ursaltoko urjauziraino, gu ez genuen arazorik izan baino nahiko lokaztuta aurki dezake zorua. Errekak ur asko ekartzen duenean izaten da politena, holakoetan berriz zailtasunak egon daitezke. Ursaltoraino joan etorriko bidean lau aldiz kurutzatu behar bait da Urrustierreka. Ura haundiak datoztenean kontuz.

Lasurtegiko zerrategi aintzinak ere merezi du bisitatxoa. Larraondo baserritik gertu dago. Itxita egoten da normalean. Antolatutako bisitak egiten direnean zabaltzen da soilik. Hemendik Aizpeako mehatz gunera joateko aukera ere badago markatutako bide batetik.

Zerainen eta Aizkorpe bailaran oro har xarma haundiko pasabide eta txokoak daude. Landa eremuak dira lur gehineak, auzo eta baserri sakabanatuak, sagastiak, basoak, belardiak, larreak, errekak eta abar. Aizkorriko mendigunearen magaleetan kokaturik balore naturalak, kulturalak eta historikoak ez zaizkio falta. Ezagutzea merezi duen mendialdea da. Oso aspaldiko bideak zeharkatzen dute Aizkorpe bailara, Gipuzkoako Goierritik, Araba eta Nafarroaren arteko loturak eginez. Horietako bide batzuk nahiko ezagunak eta erabiliak dira. Paraje hauek ezagutzeko aukera ederra ematen dute (Gr 34 ibilbidea eta bere adarrak, Gr 120, Hiru Tenpluen Ibilbidea, Pr ak eta Senda lokalak... ). Oso gomendagarria.
Waypoint

Arana baserria

Arana
Waypoint

Arrolaberri baserria

Senda
cima

Barbariaitza

Waypoint

Bidegunea

400 m altura
Intersection

Bidegurutze Basazabal

Intersection

Bidegurutze Zerain-Lasurtegi Gr 34

Arrola berrira iritsi aurretik
Intersection

Errekaldea auzoa

260 m altura
Intersection

Lasurtegira joateko jetsiera

Ezkerretik behera
Intersection

Txoritegiko igoera ekialdeko maldatik

Intersection

Urrestierrekara jeisteko laburbidea ezkerretik

Intersection

Ezkerretik Errekalde auzora

Aztiriko errepidean
Waypoint

Iñurritegi

Haitzuloa

Arrolazar baserria-Kobaondo

420 m altura
Waypoint

Larraondo baserria

Larraondo
Waypoint

Lasurtegiko zerrategia

Aizkorri
cima

Txoritegi

590 m
panoramica

Txoritegiko txabola

Txoritegi
Ibai

Urrestierreka

Urrestierreka
Ibai

Urrestierreka1

Urrestierreka
Ur-jauzia

Ursalto

Urrestierreka
parquing

Zeraingo enparantza

Vía Urbana

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau