Jaitsi

Distantzia

7,43 km

Desnibel positiboa

706 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

706 m

Gehieneko garaiera

1.526 m

Trailrank

32

Gutxieneko garaiera

824 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Aizkorriko Gurutzea 'Mandobide' bidetik
  • argazkia Aizkorriko Gurutzea 'Mandobide' bidetik
  • argazkia Aizkorriko Gurutzea 'Mandobide' bidetik
  • argazkia Aizkorriko Gurutzea 'Mandobide' bidetik
  • argazkia Aizkorriko Gurutzea 'Mandobide' bidetik
  • argazkia Aizkorriko Gurutzea 'Mandobide' bidetik

Iraupena

3 ordu 7 minutu

Koordenatuak

11157

Noiz igoa

22 de enero de 2019

Noiz egina

enero 2019

Bidali zure GPS-ra

Jaitsi ibilbideak Wikiloc-etik zuzenean zure Garmin, Apple Watch edo Suunto-ra.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bidali zure GPS-ra Bidali zure GPS-ra
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.526 m
824 m
7,43 km

Ikusita 131 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Asemendialdea, País Vasco (España)

"Mandobide" bidea Goierrin "Kalbario" bezala ere ezagutzen da. Ibilbide maldatsu honetan zehar, Jesusen gurutz-bidea irudikatu eta otoitz egiteko 12 gurutz jarrita zeuden. Urteen pasaeran gurutz gehienak kendu edota hausi egin diren arren, oraindik horietako bakarren bat ikusi daiteke.

Ibilbidea Sandrati azpiko aparkalekuan hasten da. Sandratiko aterpea eskuinean utzi ondoren izen bereko leizea zeharkatu genuen galtzada jarraituz. Lizarratera iristerakoan galtzada utzi eta eskuinera hartuko dugu, zelaigunearen eskuinetik, hain zuzen ere. Pagadira iritsitakoan arrasto horiz ongi adierazitako bidean gora hasiko gara. Udan bidea oso nabarmena den arren, elurra dagoenean arrastoak non dauden ongi begiratuz igo behar da. Pagadiaren amaierarekin batera lepo batera iritsi eta, atzean utzi ondoren, ibilbidearen pasarterik ikusgarriarena iritsiko gara: Aiztontor altua mendiaren mendebaldeko aurpegian, amildegitik gertu, gora doan bidea. Malda honen ondoren Aizkorriko Gurutzea bertan izango dugu.

Jaitsiera Sancti Espiritura zuzenean doan bidetik doa, ibilbideari nolabaiteko borobiltasun bat emanez.

IBILBIDEAREAN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 7,5 km.
- Abiapuntua: Sandrati azpiko aparkalekua, 825 metro.
- Amaiera: Sandrati azpiko aparkalekua, 825 metro.
- Altuera minimoa: Sandrati azpiko aparkalekua, 825 metro.
- Altuera maximoa: Aizkorriko gurutzea, 1.528 metro.
- Desnibel metatua osora: 705 metro.
- Zailtasuna: Erraza. Bidea bustia dagoenean, urteetan pasatako mendizaleen higaduraren ondorioz hainbat lekuetan harkaitza labainkorra egoten da.
- Igotako mendiak: 1.
- Ibilbidea betetzeko pasatako denbora (atsedenak barne): Hiru ordu eta laurden poliki-poliki joanda.
- Ura: Otzaurteko bentaren ondoko iturrian eta Eskaratza iturrian ura hartu daiteke.

Informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2012/12/aizkorri-san-adrian-etik-udazkenean.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau