Denbora  4 ordu 52 minutu

Koordenatuak 1064

Noiz igoa 16 de junio de 2013

Noiz egina junio 2013

-
-
755 m
379 m
0
2,7
5,4
10,71 km

Bisitak 1944, kokapena 42

Nondik gertu Aldaba, País Vasco (España)

Uste baino gogorragoa suertatu zaigun zirkularra. Azken hiru kilometroak asko kosta dira: pinu asko bidean erorita egoteaz gain, lokatz dezente zegoen. Horri beroa erantsi behar zaio.

Ederragoa suertatzen da igoera, basorik ez dagoen heinean ikusmira paregabekoa baita Aralar parez pare ikusta. Tontorrean, itzaletan lasai eserita are politagoa suertatzen da.

Beherakoan, ia bide osoa baso izango da. argiune gutxi, baina landaretza aldatzen den heinean ere tramoak eramangarriagoak dira. Esan behar da basoa bizirik dagoela, intsektuez gain, ugaztunak (untxia, orkatz ¿? pare bat, ohiko baserriko aberiak...) ere.

Esan behar da, beherako bidea nahasgarriak suerta zitekeela balizatua ez balego. Egia esan markak ongi eta argi jarriak daude.

Igo baino lehen tentazioari eutsi badiozu eta elizara bixita egin gabe abiatu bazara, bueltakoan ez ahaztu inondik inora barrura sartzea, leku gutxitan aurkituko duzu horrelako "erretaula".

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau