Denbora  5 ordu 32 minutu

Koordenatuak 2836

Noiz igoa 20 de abril de 2015

Noiz egina abril 2015

-
-
1.215 m
380 m
0
4,7
9,4
18,88 km

Bisitak 955, kokapena 11

Nondik gertu Aldudes, Région Aquitaine (France)

2015ko apirilaren 19ean Alpino Uzturrek antolatutako ibilbide hau egin genuen. Eguraldi aldetik ezin esan suerte handiegirik izan genuenik baina, hala ere, ibilbide ederra surtatu zan.

Urepel eta Aldude herrien bailara eta inguruko mendiengan ikuspegi zoragarria dugu ibilbide guztian zehar. Ibilbidea bera, oso erosoa, baso eta belardietan zehar.
Aldude Nafarroa Behereko hego-mendebaldeko udalerri bat da. Baigorriko eskualdean dago kokaturik udalerria, mendi garaiez inguraturik: Adi (1.459) eta Iturrunburu (1.291) aipagarrienak izanik. 378 biztanle inguru ditu. Urepele eta Bankarekin batera Kintoa osatzen du.
909 m.
1014 m.
492 m Aldude gainean dago. Hestua denez, sarearekin ehizatzeko erabilia da, Etxalarren egiten denaren antzera.
1.218 m. Mendi honetan elkartzen dira 3 mendilerro: Adi menditik datorrena, Laurinaga eta Argaraitik bigarrena eta, hirugarrena, Otsamunhotik datorrena. Tontorrean, garai batean gaztelu edo gotorleku izandakoaren arrastoak ikusi ditzakegu, inguratzen zuen lubanarroa nabarmentzen delarik. Itxuraz, hegaztien migrazioa ikustatzeko leku aparta omen da.
Roncesvalles Orreaga Nafarroako iparraldean dagoen udalerri txikia da, Pirinio aldean. Herria ezaguna bada Kolegiatagatik, Done Jakue Bidean geldialdi ohikoa izatearren eta historikoki Orreagako gudua bertan gertatu zelako da. Historia • 778ko abuztuaren 15ean jazo zen ospetsua izan zen Orreagako gudua, bertan baskoien erasoaren ondoriozKarlomagnoren gudarosteko atzeguardiak sekulako porrota jasan zuen. Gudu hau Ibañetako mendatearen haitzartean borrokatu zen. • 814. urtetik aurrera Santiago Compostelakoa erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Aspaldi horretatik OrreagaDone Jakue bidearen Nafarroako lehenengo puntu nagusia da Ipar Euskal Herria eta Frantziatik etorrita, eta horren lekuko dira Kolegiata bera eta inguruko eraikinak, erromesak arduratzeko sortuak hein handi batean. • 1525ean Auritzeko udalerrian burutu zuten sorginkeria prozesuan orreagatar batzuk epaitu zituzten, ondoko luzaidar batzuekin batera. • 1813ko uztailaren 25ean, bestela, Espainiako Independentzia Gerra delakoan bigarrenez "Orreagako gudua" izenekoa gertatu zen alde batetik frantziar soldaduak eta bertzetik britainiarrak eta portugaldarren artean. • Azkenik, azpimarratzekoa da 2005eko martxoaren 10ean 14. Korrika herri honetan abaitu zela, sinbologia handikoa izan zena.
901 metro. Mendilerrroko garaiena ez den arren, bailarako herrietatik gertuena egoteak ezagunagoa bihurtu du.
1.156 m.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau