• argazkia Aldurari itzulia (PR-Gi 1004)
  • argazkia Aldurari itzulia (PR-Gi 1004)
  • argazkia Aldurari itzulia (PR-Gi 1004)

Koordenatuak 305

Fecha de subida 6 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
471 m
132 m
0
2,8
5,7
11,37 km

Bisitak 489, kokapena 11

Nondik gertu Landarbaso, País Vasco (España)

Idoia jatetxearen ingurutik abiatu eta gero, Aldura, Pertxel eta Igantzi mendiak inguratuko ditugu mendi hauen magaletan naturak zizelkatu duen Saroberrekaren ertzetako bioaniztasunaz gozatu ahal izateko. Ibilbide osoa PR Gi 1004ari dagozkion seinaleekin balizatu berri dago eta ez dago galtzeko arriskurik. Bidearen zati batean GR 121aren (Gipuzkoako itzulia) marra zurigorriak ere bidelagun izango ditugu.
Jatetxearen aparkalekuan ibilgailua utzi eta honen ondotik ateratzen den pista zabalean zehar igotzen hasiko gara Malbazarreko ingurura heldu arte. Puntu honetan, Urdaburu aldera zuzentzen den bidea utzi eta gure ezkerretik ateratzen dena hartuko dugu. Berritutako lehen aterpe txikiaren ondotik pasa, eskuin aldetik ikusiko ditugun saihesbideak laga eta Aldurara igotzeko bidea utzita honen magalean marrazten den pista erosotik erraz egingo dugu aurrera. Bigarren aterpetxoaren ondotik pasa eta bidea maldan behera jarri bezain fite, Pertxel mendiaren magaletik azkar galduko dugu altuera. Ezpalaurringo lepora ailegatzean hirugarren aterpetxoa ikusiko dugu, atseden txiki bat hartzeko leku aproposa.
Bide-seinaleek erakusten diguten norabidean jaisten jarraituko dugu eta berehala helduko gara Idurietako lepora, azken aterpetxoa ikusiko dugun lekura hain zuzen ere. Puntu honetan, pista zabala utzi eta marka zuri eta horiek ezkerretik jaistera gonbidatuko gaituzte, Saroberrekara. Haran estu honetan errekaren murmurioa izango da aurkituko dugu hots bakarra. Gainera, inguruan biodibertsitate handia du, xenda estuaren alboetara baso mistoa altxatzen baita. “Zibilizaziotik” ez hain urrun, ingurune lasai, basati eta erakargarria. Bidezidorra errekaren paraleloan doa eta hirutan gurutzatu beharko dugu. Orbelaren gainean beteko dugu ibilbidearen zati hau eta konturatu orduko, Sarobe baserrien ondoan izango gara, “zibilizazioarekin” topo eginez. Ihesaldi laburra!
Saroberreka egurrezko zubi batetik igaro eta baserrietaraino heltzen den “autobidera” aterako gara. Ardiak, zaldiak, baratza, baserri multzoa atzean utzita, kilometro pasatxo bete beharko dugu bertatik, errekaren beste aldean ikusiko dugun Kabiola baserriraino. Leku honetan errepidetxoa utzi eta erreka gainditzen duen zubia igaro ostean, baserriaren ondotik pasa eta belardian zehar igotzen hasiko gara. Pixkanaka ikuspegia zabaltzen joango da Igantziko lepora iritsi arte. Bertan, kortarri bat ikusi ahal izango dugu. Harri hauek kortabasoak eta saroeak zehazteko erabiltzen ziren. Kortabasoak antzinako lur banaketak dira, abereentzako larre partikularrak. “Haustarri” eta “Artamugarri” izenez ere ezagunak dira.
Hemendik zuzenean Pertxel eta Aldurako tontorretara igo daitezke, baina PRaren seinaleak jarraituz, bi mendi hauen beste magaletan murgilduko gara. Pagadian sartzen den lurrezko pista zabaletik eroso egingo dugu aurrera. Karobi baten ondotik pasa eta Aldura izeneko baserriaren ondora ailegatuko gara eta aurrerago segituz izen bereko lepora. Inguru hauetan dugun ikuspegia oso zabala da eta gertuko ikusiko dugu Aiako Harriko mendigunea. Balizajea segituz erraz itzuliko gara abiapuntura, Idoia jatetxera hain zuzen ere.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta