-
-
797 m
512 m
0
1,5
3,1
6,17 km

Bisitak 55, kokapena 4

Nondik gertu Alen, País Vasco (España)

Alen herrixka – trenbidea – Alen – mehatzeak – trenbidea – Alen herrixka

www.euskal-herria.org/node/29304

XIX eta XX. mendeetan zehar bere barrunbeetatik burdina eta kobrea ateratzen zuten meatze ustiapenen lekuko izan zen Alen mendia, Enkarterrietako beste hainbat bazter bezala. Garai hartako zenbait aztarna ikusteko aukera ematen du ibilaldi honek. Abiapuntu eta helmuga duen izen bereko herrixka ere orduan sortu zen, meatzarien bizileku izan zedin.

Meatzetatik ateratako mea Urdialaitzeko (Castro Urdiales) portura eramateko ‘Castro Alén’ izeneko trenbidea eraiki zen. Ibilbidearen aurreneko zatian trenbide hori jarraitu behar da, jarraian dauden bi tunel zeharkatuz tartean.

Ondoren sigi-saga igo behar da mendi-lepoaren bila, eta hegian gora Alen eta Betaio arteko mendi-bizkar zabalera iritsi arte. Hegoalderantz jarraitu behar da, malda aldapatsu bat gainditu eta Biroleo izeneko muino luzexka batetik pasa behar da Alengo tontorrera iritsi aurretik.

Hegoalderantz jaitsi behar da, larre-zabaletan zehar aurrena, eta lapiazean zehar gero. Ez oso autsitako lapiaza, baina ez da erreza bide aproposa aurkitzea. Lapiaza bukatzean sasi arteko bidezidor batetik jarraitu behar da, harik eta bide zabal batera iritsi arte.

Ezkerrerantz jo behar da, mehatzeak egon ziren ingurunera jaisteko. Bide zabal honek antzinako trenbidean du jarraipena, eta Alen herrixkara eramaten du.

Ikusi gehiago external

parquing

Alen (herrixka)

fuente

Iturria

Hondakinak

Tunelak

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau