Denbora  9 ordu 36 minutu

Koordenatuak 2656

Fecha de subida 28 de octubre de 2018

Fecha de realización octubre 2018

-
-
2.521 m
1.756 m
0
4,9
9,7
19,41 km

Bisitak 329, kokapena 16

Nondik gertu Navacepeda de Tormes, Castilla y León (España)

Gredosera egindako osteraren aurreneko txangoa aurkeztuko dizuet sarrera honetan. Gredoseko mendilerroa, Iberiar Penintsula Erdialdeko mendizerraren eremu granitikoa da. Duero eta Tajo ibaiak bereizten dituen mendilerroa. Bertan hispaniar ahuntzaren bizitokia aurkituko dugu. Sistema Zentraleko altuerarik garaiena bertan aurkitzen da, Almanzor tontorra, eta aldi berean paisai glaziarreko arrasto nagusienak ere.

BERTAN Gaztela Leoneko Juntaren informazio ofizila ikusgai duzue. Bertze HONETAN Gredoseko Parke Naturalaren ingurukoak.


Gredoseko Plataforman abia izanda eta Almanzorreraino eta itzulera, 19 kilometro baino gehiagoko ibilbidea da. Igotako metroak ikusita, 1300etik gora eta Tontorrera iristeko azken zatian dauden pausu batzuk kontutan izanda eta erabilitako denboragatik, esperientzia urria dutenentzako ez da txango gomendagarriegia.


Ibilbidea eta altimetria



Goizean goiz hasiko naiz ibiltzen, eguneko aurreneko argiak paisaia kolorez aldatu aurretik ere. Gredoseko Plataformara iristeko Hoyos del Espinotik 12 kilometrotako errepidea bete behar dugu. Aparkaleku handia dago bertan, baina Gredosen ospea kontutan izanda, asteburuetan eta udan betetzeko joera du. Gaurkoan aldiz urrian egonda eta astelehena izanik, ez dut arazorik izango autokarabana beharago uzteko.

Gredosera natorren aurreneko aldia izanik, ez ditut azpiegiturak menperatzen eta bada ez bada ura nahikoa eta arropa motxilan sarturik abiatuko naiz.

Aparkalekuaren goiko aldean etxola batzuk dira eta informazio oholak ere.


Paisai hau arotza dugunentzako harridura edo gutxienez deigarria suertatuko zaigun aurreneko gauza, bidea bera izango da. Gutxitan ikusi egiten dira halako bide landuak. Erdiaroko bide bat bailitzan, granitozko harriz osaturiko bidea dugu, eta luze izango da gainera Laguna Grandera iristen bai da.


Aurreneko aldapak Garganta de Prado Puertoko errekatxoaren aldamenetik egingo ditugu, baina harantxoa zabaltzen hasten denean eskuinetik laburbidetxo bat hartuko dugu.


Gorago berriz ere bide zaharra zeharkatuko dugu eta zuzen jarraitu. Eskuinetik aldiz Reguero Llano aterpera gerturatzerik dugu.


Aldapa apur bat gehiago eta altuera irabaziz ikuspegi ederra izango dugu Morezon mendirantz.


 Morezon mendian eguneko eguzki aurren izpiak.

Garganta de las Pozas aldera jaitsi eta errekatxo hau gainditzeko portlandezko zubi bat topatuko dugu.

 Zubia

 Garganta de las Pozas.

 Garganta de las Pozasen higadura glaziarraren aztarnak ikusgai dira.

 Aterpearen aldera

Piedras del Beso mendiak eguzkia ateratzen den momentuan.

Errekatxoa gainditu eta berriz ere igoerari aurre egin behar zaio. Bidea erosoa eta granitozko harriz osaturik dugu oraindik ere.


Eta ura egon daitekeen tokietan arras ongi prestatua dute, halako oholekin errate baterako. Hala ere goizeko ordu hauetan inoiz baino arriskutsuago daude, udazkeneko aurreneko izotzak eman bai dira eta arras irristakor daude eta.

Bidea jarraituz Barreronez mendatea baina apur bat lehenago iturri bat aurkituko dugu. Ura tratarurik ez egon arren edangarria da, eta leku aproposa atsedenalditxo bat hartzeko.


Handik mendatera tarte txikia dugu. Baina honera iristean Gredoseko Zirkoaren inguruko aurreneko ikuspegiak gure aurrean izango ditugu.



Egunsentiko argiak mendi eta tontorren profilak hanpatzen dituzte.

Granitoak ohituta ez gauden profil bereziak erakusten ditu.






Bideak beherako norantza hartuko du hemendik aurrera.



Segituan behatoki batetara iritsiko naiz. Bertan informazio ohola dago non elurrez beteriko paisai baten gainean mendi ezberdinen izenak irakurtzeko beta dut.



GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/10/almanzor-tontorra-gredoseko.html
Gredoseko mendirik garaiena eta ondorioz Sistema Zentraleko tontorra.
Aterpe nagusia. 65 pertsonerako ohatzekin.
Barreronez mendatea. Bidea zuzen jarraitzen du baina bertan ere eskuinetik Morezón mendira igotzerik dago.
Behatoki ederra zirkoaren handitasuna ikusi ahal izateko.
Elola aterpera iristeko errekatxoa zeharkatzeko dagoen zurezko zubia.
Eskuinera jo beharko dugu puntu honetan. Bide zaharraren laburbidea da.
Zuzen igotzen jarraitu.
Jaitsieran puntu honetan zuzen jarraituko dut belardietatik aterpera jaisteko.
Mendatera iritsi aurretik topatuko dugun iturria.
Bidean topatuko dugun bigarren eta azken iturria.
Jatorri glaziarreko uharka. Laguna Grande inguratu beharko dugu.
Bidearen hasiera, aparkalekua bukatzen den tokian dago. Udan omen taberna bat ere dago irekita bertan.
Aparkalekuaren beheko aldea. Bertan utziko dut ibilgailua ibilbidea hasteko.
Korridore ederra dago Portillo Cranpón-era iristeko. Azken zatia oso malkartsua da.
Las Pozas errekatxoa zeharkatzeko porlanezko zubia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta