Denbora  3 ordu 49 minutu

Koordenatuak 1732

Fecha de subida 17 de septiembre de 2018

Fecha de realización septiembre 2018

-
-
968 m
631 m
0
2,9
5,8
11,55 km

Bisitak 104, kokapena 7

Nondik gertu Etxegarate, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Etzegarate (658 m)-Balankaleku (933 m)-Beturtzin (916 m)-Areatza (984 m)-Izozkogaine (937 m)-Atxu (979m)-Unanibi mendi lepoa (836m)-Egiroeta (893m)-Etzegarate.

Etzegarate Gipuzkoako mendatea da, autobia (N1) pasatzen da eta Nafarroaren mugatik oso gertu dago. Kantauri eta Mediterraneoko ur isuriak banatzen dira hemen.

Mendate hau mendizaleen artean aski ezaguna da, GR 12 (Euskal Herriko Ur-Mugaren Ibilaldia GR 121 (Arantzazutik Lizarrusti mendatera doana) bertatik pasatzen bait dira. Geroz eta ezagunagoa den Gaztaren Ibilbidea ere azkeneko zati honekin batera doa. Gure arbasoek aintzinatik pasatutako mendatea eta erabilitako bideak dira. Bide hauen inguruan ikusten diren megalito eta tumulu ondakinak dira horren lekuko. Gaur egun bertako artzaiek erabiltzen dute senda zahar hauek oraindik eta mendizale askoren pasabide edo ta abiapuntua jarraitzen du izaten . "Ehunmilak", "Hiru handiak", "Axeri Trail" mendi lasterketak, esate baterako, bertatik pasatzen dira.

Etzegarate inguruko mendiak 1000 metroko garaiera ez dira iristen, basotxuak dira. Altzanian Gipuzkoako pagadi zabal eta ikusgarrienetakoak zabaltzen dira besteak beste. Mendebalderantz Otzaurte aldekoak eta haratago Aizkorri-Aratz mendigunekoak. Ekialderuntz jo ezkero, bata bestearen ondoren, bi mendilerro luzatzen dira. Andrelorriaga-Areatza Iparraldetik datorrena, Idiazabal eta Ataun artean luzatzen da. Segidan, Nafarroarekin muga eginez, Ataun-Burundakoa, hau berriz Ataun-Lizarrusti mendatearen errepidea eta Altsasu artean kokatzen da (Areatza-Lizarrusti).

Txango hau Axeri Trail balizatutako ibilbidearen alderantzizko norabidean jarraitzen du hain handi batean, Iparratik datorren mendialerroaren tontor batzuetatik pasatuz. Beturtzin eta Atxu mendien arteko tartea hain zuzen ere. Beturtzin Trail bidetik kanpora dago, Balankalekutik hegoalderantz dagoen tontor xume eta basotxua da eta Egiroarte mendiariari bezela, txango hontan, balizatutako bidetik irten eta joan etorriko bidea egiten zaio.

Naiz eta ibilbide hontan basabideak nagusi izan, panoramika ederrak ikusteko aukera badago, eguraldiak lagunduz gero noski. Areatza eta Izozkogainaren arteko zatian daude ikuspegi zabalenak, Altzania osoko bistak eta Aizkorri-Aratz mendilerrokoak batez ere. Apartak dira ere bai Unanibi mendi lepotik eta Egiroetako gailurratik ikusten direnak.

Atxu menditik iparralderuntz jetsiera aldapatsua jarraitzen du ibilbide honek, Ormaolatza mendi lepoaren ingurura iritsi arte. Alanbre hesi batearen pasabidea gainditu eta segidan ezkerreruntz jotzen du, Atxuren mendebaleko magaletatik Unanibi mendi lepora joateko senda da. Zati hontan lokatz dexenteko puntuak aurkitzea ohikoa izaten da urte osoan zehar.

Unanibitik Etzegaratera jeisteko hasieran erabilitako senda ez da ohikoa. Bordetara iritsi aurretik landaretza pixka bat aurki dezake igarotzeko arazorik gabe. Bordak pasa ondoren senda galdu eta basotik zehar pendize handiko jetsiera zuzena egin nuen. 200 bat metro beherago aska txiki bat dago eta ondoren abere-senda xume bat jarraituz Etzegaratera doan Axeri Trail ibilbidearekin topo egin nuen berriro.

Oharra: Unanibi lepotik "Axeri Trail" ibilbidea jarraituz gero aipatutako arazorik gabe iristen da Etzegaratera (bordetatik eta askatik pasa gabe).Azkeneko zati hontan porlanezko ubidea duen errekatxoa zeharkatzen du bideak, zubirik gabe, gainditzeko arazoak izan daitezke euriteetan.
Ataun-Idiazabal-Altsasu muga
Kontuz!!! 200 metroko pendize haundia
KONTUZ!! Euritearekin arazoak izan daitezke
Hasieran landaretza pixka bat
errekatxoa
Lurralde-Muga
Gipuzkoa-Nafarroa muga

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta