Denbora  3 ordu 26 minutu

Koordenatuak 651

Fecha de subida 23 de septiembre de 2016

Fecha de realización septiembre 2016

-
-
988 m
671 m
0
1,8
3,6
7,28 km

Bisitak 1013, kokapena 23

Nondik gertu Otsaurte, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Otzaurte-Antzuzkar Iparra-Antzuzkar-Bikuñaitz-Zabalaitz-Naparraitz-Txurruko Punta-Ultzamako lepoa-Unamendi-Arkaungaina-Otzaurte.

Altzaniako mendilerroa Araba eta Gipuzkoako probintzien artean dago kokatuta, Asparrena eta Zegamako udalerriak banatzen dituena, Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Orokorra osatuz.

Ibilbide hau Aizkorri-Aratz Parke Naturaleren barruan egiten da. Zegamako Otzaurte mendatean dauka abiapuntua. Laburra eta erraza. Joateko Garagartzako bidea jarraitzen du trackak eta etortzeko Ultzamakoa (Pr Gi-3010). Naparraitzko igoera izan ezik gaztetxoekin egiteko modukoa. Ondo balizatutako bideak dira, aski ezagunak, galdebide zaila dutenak. Asko dago ikusteko: pagadiak, errekak, harkaitz puntak, larre muino zabal eta irekiak, aztarna megalitikoak, leize eta kobazuloak... . Aisialdiako leku paregabea dudarik gabe. Aizkorri-Aratz mendilerroak atze ohialana egiten du gainera benetako paisai ederra osatuz.

Txango hontan katalogatutako bost tontor zapaltzen dira: Antzuzkar, Zabalaitz, Naparraitz, Txurruko Punta eta Unamendi. Tartean ere beste hiru garrantzi gutxiagokoak: Antzuzkar Iparra, Bikuñaitz eta Arkaungaina. Gipuzkoa, Araba eta Nafarroko mugan kokaturik panoramika zabal eta zoragarriak eskeintzen dute mendi muino hauek edozein norabideari begiratuta.

Azkenean ibilaldi hau balizatutako bideen aritik doa, mendi lepo batetik bestera. Aipatutako mendi puntak bide horretatik gertu daude, joan etorriko tarteak dira. Zenbat tontor zapaldu bakoitzaren aukera da.


OHARRA: Naparraitzko igoera ez da bereziki zaila, sokarik gabe igotzen da. Iparraldeko ixurialdean dagoen kobazulo txiki batera iristen da aldapa nahiko tinko batetik eta ondoren bost bat metroko haitz horma gainditu behar da tartean belar pixka bat dagoelarik. Eskuleku honak daude bainan ia bertikala da, oso airetikoa. Pasarte honek ohitura pixka bat eta bertigoaren eza eskatzen du. Bustita egon ezkero are eta arriskutsua, hobe saio hori ez egitea. Tontorra belartsu eta iztua da, nahiko laua.

PD: Hegazti migrazioaren garaian paraje horietan ohikoa izaten den pakea hautsi egiten da. Heiz puesto dexente daude paraje horietan (harrigarria bada ere Parke Natural batearen barruan halako aktibitateak izatea). Egun batzuk tiro zaratak eta berunezko euri txikiak izaten dira. Mendi pistetan ibiltzen diren ibilgailuen mugimentua areagotu egiten da ere. Urrian hasi eta hilabete inguru luzatzen da lasaitasunaren eza.
Cista Abilleta
Antzuzkar
730 m altura
Arkaungaña
Senda
Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Garagartza
Garagartzako Txabola
Dolmen Garagarza
Naparraitz
Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Txurruko Punta
Ultzama Lepoa
Unamendi
Aizkorri-Aratz Parke Naturala
Zabalaitz

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta