Koordenatuak 2611

Fecha de subida 27 de octubre de 2014

Fecha de realización octubre 2014

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
1.395 m
391 m
0
4,3
8,7
17,3 km

Bisitak 1122, kokapena 99

Nondik gertu Altunegia, País Vasco (España)

Amezketako parkinetik irtenda Balerdi eta Ganbo mendiak lotzen dituen ibilbidea zirkularra da hau.Artubi, Balerdi, Uakorri, Ganbo eta Uzkuiti tontorrak zeharkatzen ditu. Guztira geldialdi eta guzti 7 ordu inguru pasa ditugu.
Amezketako Arrondo auzo aldera hartu eta pista batean goruntz iritsi gara parkinera.Hemen apakrtu ditugu autoak.
Parkinetik Arritzaga bailaran gora egin dugu, bertan urjauzi ederrak ikus ditzakegu.
Bailaran gora joan eta Arritzagako meategietara iritsi baino lehen ezkerreruntz hartu dugu Buruntzuzingo borda iguruetara. Buruntzuzinen aterpe irekia eta iturria ditugu, garai bateko meategi baten aztarnak ere bai.
Buruntzuzinetik goruntz jarraitu dugu, maldan gora, Astunaldeko langaraino eta hemendik Artubi tontorrera.
Ikuspegi ederrak daude Artubitik, bertatik ederki ikusten da Balerdi tontorra.
Artubitik Balerdi tontorrera joan etorria egin dugu. Bertara iristeko pasa behar den kresterioa aereo xamarra da eta eskuak erabili behar dira ( I mailako zailtasuna ). Balerdiren singulartasuna da, tontorrera joateko jaitsi egin behar dela.
Artubitik berriz, Malloak aldera hartu dugu eta Uakorri tontorrera igo gara.
Uakorritik Elizkaitz tontor aldera hartu dugu eta ondoren pixkanaka Egurtoki tontorra gure ezkerraldera utziaz, altuera galduaz, Pardeluts inguruetan dagoen iturrira jaitsi gara.
Iturritik goruntz hartu dugu Pardelutsko bordetara, eta hemendik Ganbo tontorrera maldan gora.
Ganbo tontorrean ikuspegiez goratu eta mokautxo bat egin dugu.
Atsedenaldia eta gero bueltako bidea hasi dugu.
Ganbotik mendi magaletan barrena Uzkuiti tontorrerainoko bidea egin dugu. Hemendik aurrera bide guztia beheruntz da.
Uzkuiti tontorraren inguruetan, artalde bateko bi ahariren arteko borroka itzelaren testigu izan ginen. Latza benetan!!
Uzkuititik zelaian behera zuzen hartu dugu Arinateko boden ingurura ( agian ez da egokiena, malda gogorra dago, ixterrak ederki izorratzen dituen horietakoa, ezker aldetik bada bidexka bat jaisiera progresiboago egiten duena ). Arinateko bordatik Arritzagako meatzetara joan gara. Meatzeetan garai bateko lan gogorraren ondareak ikus daitezke.
Eta azkenik Arritzagako meategietatik lehen igo garan bailara beretik berriro parkinera jaitsi gara.
Ibilbidea gogor xamarra da baina guztiz gomendagarria. Aralarko toki ederrenetako batetik egina bait da.
Guztiz gomendatzen dizuet.

http://mikiribar.blogspot.com.es/2014/10/amezketa-balerdi-ganbo-amezketa-2014-ko.html
Xelebrekeria moduan, tontor onetara bide arruntetik iristeko, nahi ta nahiez jaitsi beharra dago. Bertara iristeko pasa behar den Artubi mendia bera baino altuagoa bait da. Puntara iristeko kresterio aereo xamarra pasa behar da eta eskuen laguntza behar da.

1 comentario

  • egoitzgarmendia96 26-feb-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Otsailean eginda, izotzarekin kontuz ibili behar da, bestalde Ganbotik behera jaisteko elurra dela eta bidea ez genuen jarraitu baina txindoki azpirantz joan eta ondoren beheranzko bidea hartu genuen, aparkalekura itzuliz.

Si quieres, puedes o esta ruta