-
-
1.332 m
201 m
0
4,1
8,2
16,39 km

Ikusita 1258 aldiz, jaitsita 68 aldiz

Nondik gertu: Errekalde, País Vasco (España)

Amezketa – Txindoki – Amezketa (antzinako bideetatik)

Bide erdia aldapaz gora eta beste erdia aldapaz behera. Hasi eta amaitu Amezketan (215 m.) eta gailur bakarra Txindoki (1.342 m.). Beraz, 1.127 metroko igoera zuzena eta horrenbesteko jaitsiera gero.
Amezketan Txindokira joateko antzinako bide zaharretik abiatuko gara, gaur PR-GI- 2005 dena. Errekatxoaren gaineko zubitik, Mendiko gunera heldu eta Lizeaga baserritik aurrera Larraitzko aparkalekura (415 m). Handik PRa jarraituz Txindokirako betiko igoeratik hiru bideak bat egiten duten tokian (558 m.), bide normalena gorantz jarraitzen duen PRa utzi eta ezkerretara bide lau batetik joko dugu. Bide zabala amaitzen denean (599 m.) ezkerrean bide zidorra, batzuetan zaila ikustea ere baina benetan polita den batetik gora eta gora joango gara. Nahiko gorago (902 m.) berriro PR markak topatuko dugu eta gora jarraitu behar dugu. Azkeneko aldapa Arrate-gorri gunetik (990 m.) Txindokiren lepora (1.137 m.) igo eta handik gailurrera, ikusmira ederrekin gozatu eta gogoak bete eta berriro mendi leporaino jaitsiko gara.
PR metro batzuk jarraitu eta berehala (1.095 m) ezkerretara, haitz batzuk gainezkatu eta zelai eder-eder batzuetatik gozamenezko jaitsiera burutuko dugu.
Ez dago markarik ez eta erreferentzi argirik Eztitzegi bordaraino (1.128 m) gainditu eta Elordi baserrian (920 m) pista batetik ezkerretara jarraitu behar da.
Beherago, bihurgune handi bat pasatu eta, ezkerreko aldean Iturria dago (“Betelus” 846 m.). Pistaren eskuman dagoen amildegi sakonaren beste aldean “Minas” gunea ikusten da. Jaitsieran hiruzpalau lasterbide edo atajo onak daude nahi izanez gero. Askoz beherago (448 m) “Minas”-etik datorren bidearekin bat egin, handik datozen marketatik aurrera segitu, geroago pista utzi eta bide zidor bat hartu eta Pernando Amezketarra bertsolaria jaio zen baserri aurretik Amezketara helduko gara.
Bidegunea

Amezketa

Bidegunea

Mendiko auzoa

Bidegunea

Lizeaga baserria.

Bidegunea

Larraitz

Bidegunea

Bidezidorretik

Bidegunea

Desbideratu ezkerrera

Bidegunea

Urtzabal (harribola)

Bidegunea

Marra zuri-horiak

Bidegunea

Eskumara

Bidegunea

ArratiGorri erreka

Bidegunea

Bordak

Bidegunea

Txindoki

Bidegunea

Txindoki igoera

Bidegunea

Erreka eta ezkerretara

Bidegunea

Etitzegi borda

Bidegunea

Etitzegi lepoa

Bidegunea

Arinate bordak

Bidegunea

Iturria

Bidegunea

Antzinetako bidea

Bidegunea

Amezketa

2 iritzi

  • jonbasterra1979 08-oct-2019

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Ikusi gehiago

    No se podía seguir en un punto

  • argazkia txiki

    txiki 08-oct-2019

    Kaixo: sentitzen dot,

    eskerrik asko

Nahi izanez gero edo ibilbide hau