-
-
2.581 m
1.597 m
0
4,9
9,8
19,5 km

Ikusita 106 aldiz, jaitsita 5 aldiz

Nondik gertu: Formigal, Aragón (España)

Anayet tontorraren igoera ohikoenaren bariante polita, bide berdinetik igo eta jeistea ekidinez, ibilbidearen zati bat paisaje ikusgarrriez gozatuz egiteko aukera ematen diguna.

Ibilbidea Corral de las Mulas aparkalekuan hasten da, Formigalen, Portaleterako errepidean. Bertan, errepide bat abiatzen da eski estazioko Anayet aparkalekura. Eski denboralditik kanpora errepide hau itxita dago, beraz, lehenengo errepide zatia oinez egin beharra dago.

Behin Anayet aparkalekuan, GR-11ren markak jarraituku ditugu Candanchu aldera, Culivillas errekatxoaren ondotik gora eginez, Anayeteko iboiak begi bistan eduki arte. Ondoren, ohiko bideari jaraituz Anayeteko lepora igo beharrean, ezkerretara (hegoaldera) egingo dugu. Arroyeras izango da hegoaldera begira ikusiko dugun tontorrik altuena eta lehendabizi igoko duguna. Tontorraz gain, ondoren egin beharreko gandor guztia ere ikus dezakegu. Arroyeraserako bidea ez dago markatuta, baina behetik erraz nabarmentzen da zein den igotzeko biderik egokiena.

Behin Arroyeraseko tontorrean eguneko ikusmirarik zabalenetako bat izango dugu. Hegoaldean Teleratik Escarrarainoko zirkua, Collarada, Pala de IP eta Izas bailara nabarmenduko dira; Iparraldera Midi d'Ossau eta Anayet bera; eta Ekialdean Balaitus, Infiernos, Garmo Negro eta gainerakoak.

Jarraian, gandorretik jarraituko dugu ezkerrean Izas bailara eta eskuinean Anayeteko ibona ditugularik. Gandorrak ez du zailtasunik, harrien gainetik joan gaitezke edo pixka bat ezkerragotik zelaiaren erosotasunetik. Gandorretik goazela Garmo de Izas pasako dugu eta Vértice de Anayetera iritsiko gara.

Behin Vérticera iritsita ohiko bidetik dabilen jendearekin bat egingo dugu eta Anayeteko lepoa zeharkatuz tontorrerako bidea hartuko dugu. Azken zatian kateekin babestutako igarobide horizontal bat eta harri solteak dauden tximini bat pasa behar dira; hauek dira ibilbide osoko zati teknikoenak baina ez dute zailtasun handirik.

Beherakoan, lepotik Iboiera jeitsiko gara ohiko bidetik, GR-11ren markei jairraituz igo garen bide beretik jeisteko. Trakean bidetik desbideratzen gara Iboia inguratzeko.

Inguruko paisaia onenetakoak dituen mendi buelta da, Anayeteko ohiko aglomerazioak ekidinez eta bidea apur bat luzatuz hiru tontor eta ibilbide polit bat gehitzen dituena. Zailtasun teknikoak oso baxuak dira, baina, mendian ohituta ez dagoen bati ibilbide osoa luze gera dakioke.
Waypoint

ANAYET

Waypoint

ANAYETEKO LEPOA

Waypoint

ARROYERAS

Waypoint

CORRAL DE LAS MULAS - ABIAPUNTUA

Waypoint

GARMO DE IZAS

Waypoint

IBON DE ANAYET

Waypoint

IBON INFERIOR

Waypoint

ANAYET APARKALEKUA

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau