Denbora  3 ordu 12 minutu

Koordenatuak 849

Fecha de subida 2 de agosto de 2016

Fecha de realización agosto 2016

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
532 m
-7 m
0
3,0
6,1
12,12 km

Bisitak 1133, kokapena 62

Nondik gertu Santuenea, País Vasco (España)

Andatza-Irisasi Usurbildarren mendia da. Historia luzeko mendia izan da betidanik, XI.Mendean Orreagako monasterioko lurrak ziren, ontziolentzako egur turri baliotsua ere izana da, eta errotarrien harrobiak izandakoak ere ikus daitezke. Egun usurbildarren ur iturri nagusia den menia ezagutzeko bira Santuenea auzotik abiatzen da. Bidean dauden gaztainadi eta pinudiak igota, Donostialdeko bistez gozatu ahal izango duzu. Ondoren, aldapan behera Txokoalde auzora jaitsi eta erriberan barrena berriz ere Santuetan amaitzen delarik bidea.

Andatza
Gailurra Hernioko mendigunean aurkitzen da, iparraldeen dagoen puntuan. Hortaz, Andatzako mendia Hernioko mendigunearen parte kontsideratu daiteke.
Andatzako mendigunea Andatzarrateko (430 m) portu edo altuan hasiko litzateke, hegoalderen dagoen puntuan, non kontaktuan sartuko litzateke Herniorekin, eta iparralderantz luzatuko zen Usurbilerantz (34 m). Bere gailur nagusiak honako gailurrak ditu: Hirumuño (503 m), Aitzondo (445 m), Zarateko Haitza edo Zarateaitz (486 m), Eskaltzu (508 m) eta Andatza (562 m) azken puntu eta altuena.
Andatzako gailurra zabala eta laua da. Eta koniferoez estalia dagoenez Mendibeltza izenez bezala ere ezaguna da. Gailurrean antena txiki bat aurkitzen da, baita ere etxetxo bat, non, gordeleku bezala balio dezakeen. Txurrigilletan (508 m), ekialdeen dagoen lubetan Juanasoro edo Andatzako gurutzea aurkitzen da. Beherago, Andatzako ibilbideak bi mugarri ditu Andatza I eta II izenekoak.
Gurutzearen inguruan aurkitu daitezkeen bistak: https://www.youtube.com/watch?v=3lbGgv37ljk&feature=youtu.be

2 iritzi

Si quieres, puedes o esta ruta