Koordenatuak 1239

Fecha de subida 30 de septiembre de 2014

Fecha de realización septiembre 2014

-
-
504 m
10 m
0
3,7
7,4
14,78 km

Bisitak 1239, kokapena 38

Nondik gertu Elizalde, País Vasco (España)

Usurbilgo Euskotren geltokitik abiatu eta Orioko Euskotren geltokian amaitzen den ibilbidea, bidean Andatza estazio megalitikotik 9 monumentu ikusteko aukera emango diguna.

Santuenea auzotik Zubietara doan bidea jarraituz 1300 metro egin ondoren eskuinerako bide bat hartuko dugu, errekatxo bat gurutzatuta. Bidea jarraituz erraustegia izango zenaren lurretatik pasako gara. Hortik gutxira eguneko lehenengo monumentu megalitikoaren seinalea ikusiko dugu, Arkutxa trikuharria, bidearen ertzean. Monumentua bera ez da ikusten belar eta sasiz estalita baitago.

Hemendik 300 metrotara bigarren monumentua aurkituko dugu, Olaiko trikuharria. Gu izan ginenean sastraka kentze lanetan aritu zirela nabaria zen, tokia txukuntzen.

Hortik aurrera ibilbideak Andatza mendiaren hego-mendebaldetik doa, kostaldeko Donejakue bidearen zati bat jarraituz. Karramiolotz, Andatza I, II trikuharriak eta Andatza III harkutxa pasa ondoren ibilbideak ipar-mendebalderantz egiten du, beheraka poliki-poliki, Loatzu II, Loatzu I eta Beldarrain trikuharriak aurkitu arte.

Ibilbideak jarraian beheraka egiten du ahal eta zuzenen Oriora iritsi arte, bidean baserri eta langa bat baino gehiago atzean utzita.

Zenbait tokitan bustita eta labainkorra egon daiteke.

Honako monumentu megalitikoak ikusteko aukera (ordenan):
1. Arkutxa: Trikuharria
2. Olaiko: Trikuharria
3. Karramiolotz: Trikuharria
4. Andatza I: Trikuharria
5. Andatza II: Trikuharria
6. Andatza III: Harkutxa
7. Loatzu II: Trikuharria
8. Loatzu I: Trikuharria
9. Beldarrain: Trikuharria

Iturria: Aranzadi-zientziak.org
Trikuharria
Trikuharria
Harkutxa
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria
Trikuharria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta