-
-
867 m
457 m
0
6,6
13
26,4 km

Ikusita 18 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: Artika, Navarra (España)

EZKABAKO IHESALDIA
Egun hauetan egingo dugun GRak 225 zenbakia dauka Ezkaba mendiaren gailurrean zegoen San Kristobal gotorlekutik 1938. urtean ihes egin zuten presoen oroimenez. Izan ere, ihesaldia maiatzaren 22an izan zen, hau da, 5. hilabetearen 22an. Muga zeharkatzea eta Urepeleraino iristea lortu zuten hiru presoetako batek, Jovino Fernandezek, ustez egin zuen ibilbidea jarraitzen du GR horrek.
Presondegi bihurtutako San Kristobal gotorlekuan 2.487 preso pilatzen ziren 1938. urte hartan. Gehienak buru politiko eta sindikalak ziren, militante iraultzaileak, abertzaleak eta errepublikanoak. Estatuko toki askotatik ekarritako presoak ziren, eta frankistek 800 metroko altueran zegoen gotorleku horretan gosez eta hotzez hiltzen zeuzkaten.
Maiatzaren 22an, Europan inoiz izandako kartzela-ihesaldi handiena antolatu zuten. 795 presok ihes egin zuten afari-zerbitzuan zeuden guardiak desarmatu, ordezkatu eta presondegiaren kontrola lortu ondoren. Egindako planaren arabera, presoek arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara irten behar zuten presondegitik eta hurrengo goizera arte, guardiaren erreleboa iritsi arte, gau osoa aprobetxatu ahalik eta urruneraino iristeko. Baina horrek huts egin zuen soldadu batek ihes egin zuelako eta Estatu Nagusiari abisua eman ziolako.
Ordu erdira, frankistek foku indartsu batzuekin Ezkaba mendiko inguruak argiztatzen ari ziren. Eta ordutik aurrera giza ehiza gupidagabea hasi zen. Izan ere, ehizakiak bezala, desorientatuta, gosetuta, asko ortozik eta gehienak desarmatuta zeuden 206 iheslari erahil zituzten eta gertuko hobi komunetan lurperatu. Egun, 206 gorpu horietatik 43 baino ez dira berreskuratu.
Gainerakoak atxilotu eta epaitu egin zituzten. Ihesaldiaren antolatzaile modura akusatutako 14 fusilatu zituzten abuztuan publikoki. Gainera, 1943. urtera arteko epean atxilotutako beste 46 hil egin ziren presondegian.
Esan bezala, Urepelera hiru baino ez ziren iritsi. Horietako bat Mexikora joan zen, eta beste biek Kataluniatik muga berriro zeharkatu zuten, eta Errepublikaren alde borrokatu zuten gerra amaitu arte.
Ibilbidea:
Hasi gara Antsoaineko auzo baten (Artika) eta hartun dogu GR220 igoteko Ezkabara, hemen hartun dogu GR225 eta heldu gara Olabe herrira, tartean herri txiki batzuk: Garrues, Orrio, Olariz.
Hemendik Aurrera ez dago herririk eta heldu garenean san Salbador baselizara utzi egin dogu GR jeisteko Inbuluzketa herrira.
Waypoint

Antsoain (Artika)

Waypoint

Errepidea

Waypoint

Berriz errepidea

Waypoint

Kartzela

Waypoint

Ezkaba

Waypoint

Bidezidorra

Waypoint

Utzi GR220

Waypoint

Orrio

Waypoint

Lepoa

Waypoint

Zabaldika erreka

Waypoint

Izuribar lepoa

Waypoint

Olabe

Waypoint

Aliseto lepoa

Waypoint

San Salbador baseliza

Waypoint

Inbuluzketa

Waypoint

Garrues

Waypoint

Olariz

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau