Denbora  5 ordu 53 minutu

Koordenatuak 1440

Noiz igoa 10 de marzo de 2020

Noiz egina febrero 2020

-
-
1.246 m
614 m
0
4,1
8,2
16,32 km

Bisitak 25, kokapena 0

Nondik gertu Aritzu, Navarra (España)

IBILBIDE OSOA IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2020/03/apordoki-urdanatz-burdindogi-eta.html
Ibilbide zirkular eder bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Iruñeatik gertu baina oso esaguna ez den toki batetatik. Aritzu herrira gerturatuko gara, bertatiklLau bat tontorretara igotzeko 16 kilometroetan zehar, 800 metrotik gorako desnibela bete beharko ditugularik.  Apordoki, Urdantz, Burdindogi eta Gerezain mendiak ezagutzeko aukera izango dugu egun honetan.



Ibilbidea eta altimetria.



Ibilbidea ikusteko esteka HONETAN.



Aritzu herrira iritsi eta kotxea aparkatu ondoren traste guztiak paratu eta egun eder honetako ibilbideari hasiera emango diot.



 Etrxe ederrak ikusgai dira herrian, eta goizeko hodeiek argi eta forma bereziak eskaintzen dizkidate.



 Harritik irteteko pista zabal honetatik egingo dut.



















 Aurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz eta eskuinetik beherantz bideratuko naiz, pista nagusia utziz. Itzulera aldiz pista nagusitik egingo dut.



















 Urgarane errekatxora hurbilduko nau pista honek, eta ezker aldetik zubi bat dudanez erraz igatzerik izango dut bertze ertzera, baserrira gerturatzeko.







 Baserriak kanpoko aldeko labe zaharra du oraindik. Tamalez gero eta guttiago kontserbatu egiten diren eredu polit honetakoa. Nafarroako eremu honetan oso ohikoak zirenak.



 Zuzen jarraitu eta bidegurutze bat izango dut. Gora zuzenean jarraitu beharko da.







 Gorago eta basoaren erdian, bertze bidegurutze bat dago. Oraingoan ere zuzen gorantz jarraitu.



 Soroizarko mendi-lepora iritsiko naiz. Bertan hainbat pista elkartu egiten dira. Ibilbidea zuzeneko pistatik, gorantz, jarraituko dut.



 Baina apur bat lehenago, soro eder honetan dagoen baserria ikustera gerturatuko naiz.







Pistatik gora segi eta bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan zuzen gorantz doanetik jarraituko dut, pista zabalagoa da eta.











 Apur bat aurrerago zuzen eta gorantz basorantz daraman pista jarraitu.



 Eta metro gutxi batzuetan bi bidegurutze izango ditugu, zura ateratzeko pistak dira, beraz erne ibili, bietan zuzenean gorantz jo beharra dagoelako



 Bigarrena.







 Basotik igotzen jarraitu eta toki bereziak ikusteko aukera izango dugu.







 Tarte batean basoa zabaldu egingo da eta bere ondoren azken aldapak izango ditugu.



 Ikaztegi handi bat izango dut bidearen aldamenean.











 Azkenik Apordoki mendiko tontorretik gertu berriz ere paisai ikusterik izango dut. Bertatik Gerezain mendia ikusten dudalarik.






Intersection

Bidegurutze 06 Zuzen

Bidegurutze honetan zuzen pista zabalenetik ere segi.
Waypoint

Bidegurutze 14 Zuzen

Pista utzi eta zuzenean aldapan gora Gerezain mendirantz segi.
cima

Apordoki

Apordoki mendia.
Waypoint

Aurriak 2

Bertze borda handi baten aurriak
Waypoint

Aurriak 1

Bertze borda baten aurriak.
Aintzira

Baltsa

Burdindogi mendiko tontorretik gertu dagoen urmaeltxoa
Erlijio-eraikina

Santo Cristoren Baseliza

Burdindogi mendian dagoen baseliza.
Waypoint

BASERRI

Baserri honek oraindik garai bateko labe tradizionala, kanpo aldean, kontserbatu egiten du.
cima

BURDINDOGI

Burdindogi mendia.
Waypoint

Zentral hidroelektrikoa

Zentral hidroelektrikoa.
Erlijio-eraikina

Aritzuko eliza

Aritzu herriko eleiza.
Waypoint

Etxola

Etxola edo borda zahar baten aurriak.
Intersection

Bidegurutze 01 Eskuin

Pista nagusia utzi eta eskuinetik beherantz Urgarene errekatxorantz jo.
Intersection

Bidegurutze 02 Zuzen

Baserriaren ondoren pistatik jarraitu eta metro gutxi aurrerago bidegurutze bat dugu. Zuzen igotzen jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 03 Zuzen

Bidegurutze honetan zuzen gorat segi.
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Soraizarko mendi-lepora iristean pista ezberdin izango ditugu, gure kasuan zuzen eta apur bat eskuinera doana jarraitu beharra dugu.
Intersection

Bidegurutze 07 Ezker

Ezkerreko pistatik gorantz zuzen segi.
Intersection

Bidegurutze 05 Zuzen

Zuzen pista zabalenetik eta gorantz segi.
Intersection

Bidegurutze 08 Zuzen

Aurreko bidegurutzetik gertu berriz ere zuzen gorantz altuera gehien irabazten duen pistatik segi.
Intersection

Bidegurutze 09 Ezker

Basotik irten baino lehenago ezkerretik, soroen ertzetik gora segi.
Intersection

Bidegurutze 11 Eskuin

Mendi-lepoan hainbat pista bat egiten dute. Burdindogira eramango gaituena eskuinetik goranzko norantzan doana da.
Intersection

Bidegurutze 13 Ezker

Mendi-lepora iritsi eta han pista zabalago batekin bat egingo dugu. Ezkerretik jaisten jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 15 Ezker

Pista batetara atera arren, ezkerretik bidexkatik jaisten jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 15 Eskuin

Pista honetara atera eta eskuinetik bidegurutze batetara iritsiko gara metro gutxi batzuetan. Ondoren zuzen pista nagusitik beherantz egin.
cima

Gerezain

Gerezain mendia. Basoan dagoenez normalean ikuspegirik gabeko tontorra.
cima

Gurbaitz

Gurbaitz menditik igaroko gara, pista batetatik metro gutxi egin ostean.
Waypoint

Ikastoki

Ikastoki asko topatuko baditugun arren, eredu hau berezia da, harriekin egitura laua osatzen lagundu direlako.
fuente

Iturria Aritzu

Frontoiaren gibelean dagoen iturria.
Intersection

Bidegurutze 12 Eskuin

Pista nagusira iristean eskuinetik beherantz jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 10 Ezker

Pista batetara atera eta ezkerretik segi mendi-lepo batetara iristeko.
cima

URBELARRETA

Urbelarreta mendiko tontorra.
cima

URDANAZ

Urdanaz mendia.
Zubi

Zubi 1

Ugarane errekatxoa zeharkatzeko topatuko dugun zubia.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau