-
-
400 m
31 m
0
0,7
1,5
2,97 km

Bisitak 5, kokapena 0

Nondik gertu Errekatxo / El Regato, País Vasco (España)

Jatorrizko baso gitxi geratzen jakuz Bizkaian, Monterreyko pinuak eta eukaliptoak dana harrapatu dabe eta. Baina azkenetariko bi Barakaldon dagoz, eta hauxe da zabalena. Apu (Ganeroitz) mendiko maldan dago, eta Ezkauritzatik Tellitun gora Saratxora doan bide zaharrak zeharkatzen dau. Ganera, ez da ohiko basoa gurbiztia baino. Komeni da gurbitzak bere fruituak (garangorriak) gorri daukazanean bisitatzea, bestela gurbitza erdi izkutatuta gera leitekelako beste zugatx batzuen artean. Halanda be, bidea edozein urtarotan da ederra. Errez ibilten da, aldatxa apala da-eta, azken zatian ezik.
Gogorik euki ezkero, interesgarria izan leiteke gero Apu mendira eta haren atzeko Apuko hatx zurietara hurreratzea, eta urrunago, Ezkauritzara jasten dan bidetik behera jaistea, halan zirkularra egiteko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta