Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 1090 aldiz, jaitsita 11 aldiz
Nondik gertu: Andoin, País Vasco (España)
Kantak dioen bezala: "Txoko txoko la la, txoko txoko te te, txokolate!". Lehen kilometro eta erdian ia ezin izan dugu ibiltzerik. Kontuan izan da ibilbide hasiera zela, haurrak (4,6 eta 9) tarteko eta horietako bat mainker bat zela asko baldintzatu du txangoa. Toberiako ur-jauziak ikusi gabe bueltatu gara. Aipatutakoa gain, eguraldia oso ezegonkorra: eguzkia, euria eta kazkabarra.
Legairerako bidea zoragarria: zuhaitz zahar handiak, goroldioz jositako harriak eta ura bazter guztietatik dariola.
Ederrak Legaireko belazeak. Handik beherakoan ez dugu saiakerarik ere egin ur-jauziak ikusteko, pista hartu eta Egigurenera jaitsi gara eta handik Andoinera.
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak