-
-
970 m
704 m
0
3,6
7,3
14,51 km

Bisitak 30, kokapena 2

Nondik gertu Arroyo de San Zadornil, Castilla y León (España)

Badakit Arroyo de San Zadornil Burgosko administrazinopean dagoana, baina zalantza barik Gaubea, Valpuesta, San Zadornil eta Valderejo bailara berean dagoz, areago, Gaubea eta San Zadornil haran berean; halan, Arabako basoen sailean sartu dot, orografia banaketa politikoaren ganetik jarrita. Ez bedi Burgosko inos samindu horregaitik. Hala biz.

PRC-BU 100b hobetuan baso polita eta ikuspegi ederrak ikusiko doguz, baina bide nagusia mendi-bide lar zabala eta behegan gogorrekoa da, deserosoa ibilteko. Horregaitik be interesgarria da sekuoietara eta gaztainondo zaharretara desbideratzea. Gero zuzen jatsi daiteke herrira (waitpointa) edo osteratxua luzatu mendi-bide nagusira itzulita, geuk egin dogun modura.

Dana dala, PRC-100 berak interesgarriagoa emoten dau b aldaerak baino: herritik urten eta arin ixten dau mendi-bidea, eskumatara (seinalea dago), lehen aitatutako laster-bideaz gora egiteko. Gero, waitpointa jarri dodan tokian eskumatara egiten dau (neure trackaren kontrako aldera) eta itzuli batzuk eginda heltzen da goiko mehakara; handik ibilbidea kontrako norabidean egin daiteke, Villafriara jatsita (Valderejoko ate ondotik igarota).
Waypoint

jatsiera arina

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau