Denbora  4 ordu 31 minutu

Koordenatuak 917

Noiz igoa 12 de octubre de 2019

Noiz egina octubre 2019

-
-
1.113 m
646 m
0
4,8
9,5
19,1 km

Bisitak 20, kokapena 1

Nondik gertu San Zadornil, Castilla y León (España)

Badakit San Zadornil Burgosko administrazinopean dagoana, baina zalantza barik Gaubea, Valpuesta, San Zadornil eta Valderejo bailara berean dagoz, areago, Gaubea eta San Zadornil haran berean; halan, Arabako basoen sailean sartu dot, orografia banaketa politikoaren ganetik jarrita. Ez bedi Burgosko inos samindu horregaitik. Hala biz.

San Zadornil PR-BU 98 ibilbidean atsegina eta erosoa da. Arcenako baso handia eta zinez aberatsa zeharkatu eta ezagutzeko aukerea emoten deusku. Seguruenik oso urrun joan barik nekez idoroko dogu honek baino zugatz mota gehiago daukan basorik. Arean be, 36 mota desbardin ei daukaz, eta Penintsula Iberikoan dagozan baso guztiak ei dakarre bertan ordezkariren bat. Ez dakit baieztapena guztiz zuzena dan, izairik ez dot ikusi eta. Artelatza be ba dago, baina hegoaldean, hots, Arceraren Ebro aldean. Zelangura be, esan bezala, urrun joan barik nekez idoroko dogu zugatz mota desbardin gehiago daukan basorik.

Tamalez, bidearen zati gehienak basa-bide zabalak dira, ez basoko bidezidor, askoz ederragoak izateaz ganera, aukera hobea izaten diralako basoaz gozatzeko. Halanda be, bideok ez dira lar zabalak, eta ez deuskue kentzen basoa gustura zeharkatzeko aukera. Beharbada beherako bidea bai da gehienetan lar zabala, baina baditu altxor interesgarri bi. Osterantzean, ikuspegi ederrak dagoz, Arcenako atxetara nahi Carriara begiratuta, eta bien artean baso itzela. Eta hori dana, ostera be esan daigun, mota askotariko zugatzen artean eta eroso, aldats aldastsu barik.

Geuk PRa birritan luzatu dogu, bata, VillaFriara heltzeko, bestea, Las Grandes Hayas eta Fagus Finis tokietara heltzeko. Ezin esan lehenengo luzapenak merezi dauen, baina bigarrenaren onura ibilaldia 2,5 km luzatzea da, ez onura gehiago ez gitxiago.
Beherako bidea zabalegia da, basoa urruntzen dau, eta ganera legarra dauka oinak izorratzen laguntzeko; luze egin jaku. Eskerrak hagin eder bat ikusteko aukera emoten dauen eta gaztainondo oso zahar moltso ederra.

Herrian sartu baino lehen, San Zadornilgo sarreran errotatxu bi dagoz (bolu bizkaiera zaharrean). Beheko aldean, herriaren urteeran, badagoz adreiluzko kono batzuk, garai bateko labak, bertan erretzen ebelako behinola hantxe egon zan zerrategi bateko zerrautsa. Eleiza erromanikoa, kanpandorre ederra daukana.

INGURUAN IKUSTEKO

San zadornildik km gitxira Valderejo dago.

San zadornilen hurrean be Valpuesta, haran estu eta itsu baten, medien artean erdi galdu edo izkutatuta. Valpuestako eleiza Burgosko lehenengo gotzaintza izan zan, hori ikusirik, errez ulertzen da Gaztela Zaharra zein xumea zan musulmanen kontrako konkista-gudu sorta haren hasikeran. Valpuesta txikia dan arren, eleziza gotiko txarto zaindu bat dauka, bai eta torretxe bat be. Osterantzean, Valpuestako kartularioetan idoro dira gaztelaniaren lehenengo testigantzetarikoak.

Handik hurran Euskal Herrian ikusi daikeguzan torretxerik ederrenetariko bat dago, Villanañen: Varona sendiaren torretxea. Ez laga ikusi barik, kanpotik behinik behin.
Waypoint

0000064

Waypoint

0000072


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 9:04 12 oct. 2019
Hora Fin: 13:35 12 oct. 2019
Distancia recorrida: 19,2km (04:31)
Tiempo en movimiento: 04:00
Velocidad media: 4,24 km/h
Vel. en Mov.: 4,79 km/h
Velocidad Máxima: 10,75 km/h
Altura Mínima: 645 m
Altura Máxima: 1112 m
Velocidad Ascenso: 697,8 m/h
Velocidad Descenso: -843,6 m/h
Ganancia Altitud: 1503 m
Pérdida Altitud: -1503 m
Tiempo Ascenso: 02:09
Tiempo Descenso: 01:46

Waypoint

Beheko bolua

Barruko makinak ikusi leitekez. Herrian itaundu
Waypoint

El Tejo de May

Waypoint

Fagus finis

Waypoint

Gaztainondo zaharrak

Waypoint

Las Grandes Hayas

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau