Denbora  6 ordu 7 minutu

Koordenatuak 1695

Noiz igoa 27 de septiembre de 2018

Noiz egina septiembre 2018

-
-
764 m
123 m
0
5,3
11
21,16 km

Bisitak 92, kokapena 5

Nondik gertu Elexalde, País Vasco (España)

Gaurko ibilaldia hasi dogu Arakaldo (150m), tren geltokitik, joan gara udaletxera eta hemendik urtetzen deu herriko bide bat doana Iturriagako etxe dorrera, hemendik hasten mendiko pista bat doana zuzenean gure lehenengo gailurrera.

Bidea zabal, pinudi baten barruan eta aldapak ederrak ezagutu doguz, bide guztia oso ondo marraztuta dago bai posteekin eta bai marra zuri-horiak.

Km bat daroagunean ikusiko dogu gure ezkerrean gezi bat diñoena Kukutza (258m), joan gara ikustera, hemen Karlistadaren gudan egon zan gotorleku bat; berriz hartun dogu bide nagusia eta poliki poliki heldu gara gailurraren lepora : Asuntza (666m), hemen egiten da bat Orozko, Zeberio eta Arakaldo.

Gure aurrean orain bai aldapa latza, 150m desnibela, hemen erritmo motel bategaz konturatu barik egin dogu lehenengo 60m eta gero errepide zabal batetik azkenengo 100m eta orain bai Untzueta (770)m.

Ikuspegi ederra, behean Zeberio eta Orozkoko bailara baina ia Bizkaia osoa ikusten da.

Orain daukagu km bat mendiaren gangarretik, aukera bi daude, bata gainetik eta bestea behetik, behin amaituta harriak bidea erreztatu egiten da eta bi edo hiru aldapatsuak izan dogu heldu arte Zemelaga (600m) pagadira, hemen egin behar izan dogu eskumara heltzeko Arrugaetako hatxetara (670m) hau da bigarren buzoia eta pixka bat aurrerago Garaigorta (660m).

Hemendik izan dogu eguneko leku zatarrena, harriak, zuloak..baina harribolak jarraitzen ez dago egon arazorik heltzeko basadun bidezidorrera, oso hurbil izan dogu Bikoitzgane (570m).

Hemen geldiune txiki bat eta hartun dogu pista bat doana bat egitera Pagomakurrera doan errepidera, gero km bat errepidetik hartun dogu bidezidor bat doana Upo azpira, eta hemendik mendiko pista bat doana Esparta auzora eta jarraian Arteara (135m).

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau