-
-
772 m
101 m
0
5,0
9,9
19,84 km

Ikusita 33 aldiz, jaitsita 5 aldiz

Nondik gertu: Elexalde, País Vasco (España)

Gaur ibilaldia hasi da Arakaldo (150m), udaletxetik urtetzen deu herriko bide bat doana Iturriagako etxe dorrera, hemendik hasten da mendiko pista bat doana zuzenean gure lehenengo gailurrera.

Bidea zabala, pinudi baten barruan eta aldapak ederrak ezagutuko doguz, bide guztia oso ondo marraztuta dago bai posteekin eta bai marra zuri-horiak.

Km bat daroagunean ikusiko dogu gure ezkerrean gezi bat diñoena Kukutza (258m), joango gara ikustera, hemen Karlistadaren gudan egon zan gotorleku bat; berriz hartungo dogu bide nagusia eta poliki poliki helduko gara gailurraren lepora : Asuntza (666m), hemen egiten da bat Orozko, Zeberio eta Arakaldo.

Gure aurrean orain bai aldapa latza, 150m desnibela, hemen erritmo motel bategaz konturatu barik egin dogu lehenengo 60m eta gero errepide zabal batetik azkenengo 100m eta orain bai Untzueta (770)m.

Ikuspegi ederra, behean Zeberio eta Orozkoko bailara baina ia Bizkaia osoa ikusten da.

Eguraldi kaskarra egon danez erabaki dogu jeistea Arratiako bailarara baina horretarako jeitsi gara Zeberio aldera, hartun dogu pista luze bat doana Zeberioko auzo batera baina heldu garenean baserri batera sartun gara beste pista baten pentsetan handik edo hemendik helduko ginatekela Zubialde auzora, hasieran bidea ondo egonda baina heldu gara errekatxo batera eta hemen bidea desagertu da baina lortu dogu sasi artean aurkitzea beste pista bat heldu arte baserri multzo batera eta hemendik Olatxu auzora eta errepidetik Zubialde eta Ermitabarrira.

Hemen hartun dogu asfalto pista bat heldu arte Argiñao auzora eta hemendik Arantzazu herrira.
Waypoint

Arakaldo

Waypoint

Dorretxea Iturriaga

Waypoint

Eskumara

Waypoint

Kukutza

Waypoint

Bidezidorra

Waypoint

Asuntza gunea

Waypoint

Unzueta

Waypoint

Zeberio bidea

Waypoint

Kortatxi baserria

Waypoint

Baserria

Waypoint

Bidea

Waypoint

Osintxu

Waypoint

Aginano

Waypoint

Olatzar

Waypoint

Zabala

Waypoint

Zubialde

Waypoint

Udaletxea

Waypoint

Ermitabarri

Waypoint

Errepidea ezkerra

Waypoint

Bidegurutze

Waypoint

Aldapa amaitu

Waypoint

Argiñao

Waypoint

Arantzazu

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau