Jaitsi

Distantzia

35,26 km

Desnibel positiboa

1.654 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

2.363 m

Gehieneko garaiera

1.419 m

Trailrank

26

Gutxieneko garaiera

426 m

Ibilbide mota

Norabide bakarra
  • argazkia Aralarren barrena: Arritzaga erreka eta Enirio arteko mendietatik

Koordenatuak

40246

Noiz igoa

2 de julio de 2014

Noiz egina

julio 2014
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.419 m
426 m
35,26 km

Ikusita 1479 aldiz, jaitsita 10 aldiz

Nondik gertu: Urzabal, País Vasco (España)

Ibilbide honetarako, Larraitz jarri genuen irteera eta helmuga bezela. Larraitzetik atera eta Txindokira igo ginen, bidean Amezti eta Erlabeltzeko Punta igoz. Txindokiko gailurretik jaitsi eta Bilingaratz eta Zumalerdi mendiak igo genituen atzera itzuli eta Auntzizegi igotzeko. Hemendik, Txindokira doan Muitzeko bidea jarraituz, Aitzegi eta honen ondoren Larraone, Etitzegi, Uzkuiti eta Salingain igo genituen. Salingaindik berriro atzera buelta egin eta Aoki mendia igo genuen. Aokitik hegoalderuntz jarraitu eta Arrubi gañe, Ganbo Txiki, Zealar eta Ganbo igo genituen. Ganbon hamaiketakoa egiteko atsedena hartu, bere ipar-ekialdeko aurpegitik jaitsi eta Menditxiki igo genuen. Menditxikitik, Pardarriren ipar aurpegiaren azpitik doan erlaitz zabal bat jarraituz, Pardarriren ipar ekialdera pasa, eta Muñotxikieta, Ortzanburu eta Olamuño igo genituen. Olamuñon maldan gora hasi eta Putreaizko punta eta Pardarriren txanda izan zen. Hauek igo ondoren, bide beretik jaitsi eta Maldako punta mendiraino jaitsi ginen. Hemendik Ondartxuri mendira eta bertatik zuzenean Uarrainera igo ginen. Behin Uarrainen, mendi hau eta Kilixketaren arteko guztiak igo genituen: Ekialdeko Malkorri, Malkorri, Hegoaldeko Urrusti, Iparraldeko Urrusti, Gañeta, Bustia eta Beleku. Kilixketatik ipar mendebalderuntz jaitsi eta, mendi guztien igoerarekin amaitzeko, Ausa Gaztelu igo genuen, hemendik berriro ere Larraitzera itzultzeko.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 35 kilometro.
- Altuera minimoa: Larraitz, 404 metro.
- Altuera maximoa: Ganbo, 1412 metro.
- Desnibel positiboa osora: 2950 metro.
- Ura: iturri bakarra dago Aoki eta Arrubi Gañe mendien artean.
- Zailtasuna: Zailtasun handirik ez dauka. Gu Ameztira II zailtasun inguru duen kanal batetik igo ginen baina ohiko bidetik oinez igo daiteke. Erlabeltzeko puntara igotzeko igo behar den kanalak hiru erresaltetxo ditu, zailena II ingurukoa. Ez dira erresalte zailak baina belarrari tira egin behar zaio.
- Igotako mendiak: 34.
- Guk egindako denbora: 11 ordu eta 15 minutu.

Ura eskuratzeko duen aukera eskasa eta itzal falta dela eta, ibibide hau aproposa izan daiteke udaberri nahiz udazkenean egiteko, udan bero handiegia pasa daiteke eta.

Informazio eta argazki gehiagorako:
- http://www.smithyrenbloga.com/2014/06/aralarren-barrena-arritzaga-erreka-eta.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau