Denbora  3 ordu 49 minutu

Koordenatuak 3922

Noiz igoa 4 de marzo de 2017

Noiz egina marzo 2017

-
-
973 m
471 m
0
2,6
5,2
10,45 km

Bisitak 172, kokapena 6

Nondik gertu Aia, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Urkillaga (513 m)-Agaotz (974 m)-Leitzadi (948 m)-Aitzeta (927 m)-Aizkaizto (927 m)-Malkorra (883 m)-Asundegi (808 m)-Urkillaga-Muñoa (562 m)-Urkillaga.

Aralegiko zirkua Euskal Herriko egitura geologiko interesgarrienen artean dago. Mailarte bitxi honi Ataungo Domoa deritzaio. Oso egitura berezia du zirkuak eta egun duen eraztun itxurak atentzioa deitzen du. Orogenia piriniarraren ondoriozko indarrek lurrazala gorantz altxatu zuten kupula itxurako mendi bat sortuz. Formazio hau gogortasun desberdineko materialez osatua zegoenez gorako presio gogorrek kareharrizko goi-geruza pitzatu zuten, eta honela hasi zen goiko azal gogor honen disolbatze-prozesua. Lehen kupula zena eraztun bilakatu zen. Aitzarte izenarekin ere ezagutzen da gaur egun mendi zakarrez inguraturik dagoen zulo basotsu, zabal eta sakon horrek.

Arrateta eta Artzatezar aldeetako ebakidurak ere Aitzarte eta Kobatxo erreken higadureen ondorioz sortu ziren. Ebakidura hauek kareharrizko hiru gandor malkartsuak banatzen dituzte.

Zirkuaren hego eta hegomendebaletik garaituz Agaotz-Asundegi mendi gandorra luzatzen da. Zeharkaldia bertatik egitea da ibilbide honen proposamena. Ataungo Aia auzoan dago ibilbide honen abiapuntua, Urkillaga mendatean. Ataundik datorren Gr 20a pasatzen da puntu hontatik. Lizarrustira joateko bi aukera ematen ditu. Bata Gr 20koa Urkillaga-Aia-Lizarrusti eta bestea Gr 20.1koa Urkillaga-Agaotz-Lareo-Lizarrusti. Azkeneko hau erabiliko da txango hontan.

Agaotz eta Leitzadi arteko Agaotzko lepora eramango gaitu Gr 20.1 bideak. Agaotz gailur belartsua gainditu ondoren Gr 20.1 utzi eta Leitzadi aldera pausoak zuzenduz mendi lepora bueltatzen da berriro. Leitzadin hasten dira harkaitz-pagadiak eta amildegien gaineko zatiak. Zoruak pitzatutako harkaitza azaleratzen du, tarteka deserosotasun puntuarekin baina zailtasun berezirik ez dago. Ekialdetik mendebalera doa tracka gandorratik ahalik eta gehien igaroz. Gailur batetik bestera gora behera batzuk daude bainan ekialdeko muturrera urbiltzen garen neurrian altuera gutxituz doa Asundegiko muinoa baxuena delarik. Norabide guztietako panoramika zabalak eta ikusgarriak eskeintzen ditu gandorrak honera urbiltzen diren mendizaleen gozamenerako. Hori bai, elurra, euria edo ta haize kontuak izan ezkero erne pasa beharreko lekuak dira.

Asundegitik Urkillagara bueltatzeko gandorraren hegoaldeko isurialdetik egiten da, biderik gabe edo abereen rastoak jarraituz. Hasieran toki irekietatik eta gero artadietatik beherantz, ibilbidearen hasieran pasa degun Gr 20.1rekin topo egin arte. Azkeneko zeharkaldi hontan ere deserosotasun puntu batzuk aurki ditzazke, bainan inongo arazorik gabe.

Urkillagara itzuli ondoren mendatetik kilometro eskasera dagoen Muñoa mendi tontorra deigarria iruditu zitzaigun. Felipenea baserrira urbildu eta handik gailurra garaitu genuen. Merezi zuen bueltatxoa. Altuera apalekoa da bainan muino horrek eskeintzen dituen ikuspegiak zoragarriak dira. Aia auzoa, Agauntza errekaren arro sakona, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mendi mugak eta igarotako gandorraren hego-isurialdeko panoramika zabala besteak beste.

PD: Egoera normalean gandorrako zeharkaldia nahiko eramangarria da, erraza. Haize bolada zakarrak egokitzu zitzaizkigun ibilbide hau gauzatu genuen egunean eta ezin zen amildegietara gehiegi arrimatu. Lehen aipatutako egoeratan ere arriskutsua izan daiteke.
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar
932 m
807 m
760 m altura
Gr20.1
Felipenea
Gr20.1
Parque Natural de Aralar
Leizadi
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau