-
-
832 m
-303 m
0
2,3
4,6
9,13 km

Bisitak 129, kokapena 8

Nondik gertu Ibarra, País Vasco (España)

Gaurko ibilbidea, Tellamendira eramango gaitu. Aramaion hasi eta Aramaion bukatzeko.
Hasiera batean PR-A21 ibilbidea jarraitzea nahi genuen, Baina pittin bat galduta dagoenez (Ametsua baserriara heldu aurretik galdu egiten da eta zelaian sartu beharra dago) Errepidea jarraitzea erabaki dugu zati batean; Horretarako herriko plazatik irteten den Ibargoia kaletik jarraituko dugu, poliki poliki gorantz joanda herritik irteten joango gara, behin herritik irtenda, bidegurutze bat aurkituko dugu, gu eskuma aldetik jarraituko dugu, laster errebueta itxi batean zuzen jarraituko dugu han sortzen den pista jarraituz, pista hortatik joango gara Mendiola baserrira heldu arte. Mendiola baserri parean gure ezkerretik sortzen den pistatik jarraituko dugu orain, Zuzen jarraituta Ametsua baserrira helduko ginen, (Iturria), eta Ametsua pasatu ondoren ezkerrerantz irteten den pista jarraituz Mendiola baserritik irteten den pistarekin bat egingo genuen, beraz bi aukera ditugu.
Pista hau gorantz jarraituta beti printzipaletik eta bidegurutzetan ezkerraldera eginez Larribil txabolara eramango gaitu, bidean iturri bat topatuko dugu; Larribil aurrean poste indikadoreak daude, gu txabola gainetik doan bide zabaletik segituko dugu, Zabalandi aldera doana; bide honek Teilamendi ostean dagoen baso magikoan murgilduko gaitu; bidea jarraituko dugu ezkerraldetik sortzen den senda bat ikusi arte, orain bidea utzi eta sendatik joango gara Lurgorri eta Tellamendi artean dagoen lepoa harrapatu arte, lepoaren ondoan pista bat dago eta bera jarraituko dugu Tellamendi aldera, 200 bat metro egin eta berriz ezkerraldetik sortzen den sendatik joango gara pista utziz, senda honek tontorrera zuzen eramango gaitu.
Ondo kokatuta dagoen tontorra da Tellamendikoa, bertatik Anboto, Izpizte, Orixol, Muru, Udalaitz….ikusteko aukera daukagu.
Zerbait jan ondoren, Tontorretik bertatik sortzen den senda jarraituko dugu, Zabalandi eta Anboto aldera doana, 600 bat metro egin ondoren Ipiztegarriaga lepora helduko gara , bertan daukagun norabidea utzi eta ezkerrera Aramaio aldera doan pista hartuko dugu, laster eskuma aldean Iturrigorri txabola utziko dugu, gu beherantz joango gara, beti pista printzipaletik, laster bidegurutze bat dago, gu ezkerraldera 90° errebuelta eginez jarraituko dugu, laster Maskaino baserriarekin topo egingo dugu eta bertan errepidea hazten da, errepidetik joango gara, Ibabe baserria ezkerrean geldituko zaigu eta laster Andramari elizarekin topo egingo dugu, Andramari aurrean errepidea zeharkatuz bide bat sortzen da, eta bertatik joanda Aramaioko Ibargoia kaleko goiko aldean dagoen bidegurutzera helduko gara, (igoeran bertatik pasatu gara), ezkerraldetik hartuko dugu eta jarraitu herriko plazara heldu arte.Orain kotxea itxi dugun lekura joatea gelditzen zaigu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau