Denbora  6 ordu 27 minutu

Koordenatuak 868

Noiz igoa 2 de noviembre de 2016

Noiz egina octubre 2016

-
-
1.129 m
579 m
0
2,8
5,6
11,29 km

Bisitak 909, kokapena 8

Nondik gertu Etxaguen, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Etxaguen-Santikurutz (1112 m.)-Oriol (1132 m.)-Hiruatxeta (1057 m.)-Zabalaundi mendi lepoa-Maixati gaina-Urdingio baserria-Etxaguen.

Ibilbide honek Arabako Aramaio udalerriarena den Etxaguen auzoan dauzka abiapuntua eta amaiera. Arrasatetik 13 km-ra eta Gasteiztik 30 km-ra dago.

Krutzeta mendatean hasita, Hegoaldetik Iparraldera luzatzen da Arangio Mendigunea, Hiruatxeta eta Anboto artean dagoen Zabalaundi mendi leporaino hain zuzen ere. Mendebaldetik eta Ipar-mendebaldetik ixten du Aramaioko ibar zabal eta erakargarri hau ("Suitza Txikia" deitzen zien garai batean). Beraz, Kantauri Itsasoko uren (Deba- arroa) eta Mediterraniokoen muga-lerroa (Zadorra-arroa) eratzen du Arangiok.

Mendialde honen gailur garaienak Santikurutz, Oriol (Orixol)eta Hiruatxeta (Ipizte) dira. Anboto mendia oso hurbil dago eta azkeneko hau bezela Urkiolako Parke Naturalaren barruan kokatzen da ere bai. Udalaitz mendiaren gertutasuna nabarmentzen da Arangiotik. Bien artean Besaide mendia agertzen da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko elkargunea eginez. Aramaioko ibarraren Ekialdean berriz Murugain mendia dago, eta Hegoaldean, Legutioko bidean, Jarindo.

Erabilitako bide gehienak aski ezagunak dira. Etxaguenetik Lezeaga mendi leporaino garbiak eta erosoak. Tarte batzuetan panoramika zoragarriak ikusiz eta bestetan harkaitz arteko pagadi xarmantetatik igaroz. Zailtasun bakarrak Hiruatxetago igoeran daude. Txango hontan ez genuen bide nabarmenik ikusi eta horregaitik mendian zehar doa, pagaditik eta "lapiaz" erako haitz artean, oso polita bainan aldapatsu eta deseroso samar tarteka. Jetsierako bidezidorra nabarmenagoa da eta oso malkartsua. Zabalaundi mendi lepora doan bidearekin topo egin arte kontu handiz jetsi beharrekoa batipat bustita dagoenean.

Zabalaunditik, artxintxarreko pista jarraituz, Maixati gainara iristen da. Eskubira jo behar da eta matarrasan moztuta dagoen pinudi lur eremu zabal batetik jetsi. Basa-makinak egindako bideak daude zati hontan. Pista berrien laberintoa pasa ondoren Urdingio baserrira doan bidea basoetan sartzen da berriro. Baserri hori atzean utzita azkeneko txanpan sartuko da ibilbide hau, non azkeneko kilometro erdie edo gorantzko aldapa gutxikoa da ("alanbre hesien" waipointetatik aurrera).

Txango polita eta gauzatzeko nahiko erraza. Ingurune bikain batetik ibiltzeko aukera paregabea. Mendigune honen kokapenak norabide guztietako panoramika ziragarriak eskeintzen ditu gainera, ez Euskal Herriarenak bakarrik baizik eta askoz urrutikoak ere bai. Oso gomendagarria, mendizaletasuna dutenentzako ia beharrezko bisita eskatzen du Arangio Mandialdeak.
Rocas
Camino
Camino
Camino
Bidea
860 m altura
Etxaguen
Camino
Bidea
Parque Natural de Urkiola
Rocas
Urkiolako Parke Naturala
Camino
Bidezidor
Oriol
Santikurutz
Hirigunea
Parque Natural de Urkiola
Camino

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau