• argazkia Aranguren ibarra (Mutiloatik)
  • argazkia Aranguren ibarra (Mutiloatik)
  • argazkia Aranguren ibarra (Mutiloatik)
  • argazkia Aranguren ibarra (Mutiloatik)
  • argazkia Aranguren ibarra (Mutiloatik)
  • argazkia Aranguren ibarra (Mutiloatik)

Koordenatuak 1620

Fecha de subida 21 de abril de 2018

Fecha de realización abril 2018

-
-
557 m
428 m
0
4,5
8,9
17,86 km

Bisitak 161, kokapena 2

Nondik gertu Mutilva Baja, Navarra (España)

Gaurko txangoan, Aranguren ibarrera joan gara. Mutiloako eliza ondoko aparkalekutik hasiko gara eta, besteak beste, Taxoare, Zolina, Labiano et Badostain (Eguesibar) herrietatik oso hurbil pasatuko gara.

Udaberrian, galsoroek berdez tindatzen dute paisaia.

Oharra: zati txiki batean, galsoro batean sartu gara (ez dago galtzeko arriskurik, traktoreen aztarnak jarraituz gero) eta, laister bidea (pista) jarraitu dugu.

---------------------------------------------------------
ARANGUREN IBARRA

- Kategoria administratiboa: Udalerri konposatua. Honako herri hauek osatzen dute Aranguren Ibarra: Taxoare, Zolina, Labiano, Gongora, Ilundain, Lakidain, Aranguren, Mutiloa.Hiriburua: Mutiloa.
- Kontzejuak: Aranguren, Labiano, Taxoare eta Zolina.
- Eskualde geografikoa: Iruñerria.
- Biztanleria 2016ko urtarrilaren 1ean: 9801 biztanle.
- Geografia: Honako udalerri eta ibar hauek dira Aranguren Ibarreko mugakideak, mendebaldetik ekialdera, iparraldetik hasita: Egues, Lizoain, Izagaondoa, Untziti, Elortz, Galar, eta Iruñea.

Topografiari dagokionez, azpimarratzekoak dira zirkuluerdi baten inguruan kokatutako mendilerroak. Horiek mugatzen dute, hain zuzen, Sadar errekaren arroa.

Mendebaldetik hasita, Aranguren mendilerroa dugu. Horrek, aldi berean, Zenborain-Gongora-Lakidain mendilerroa biltzen du ipar-ekialdera joz gero, eta, horren bukaeran, Malkaitz-Tangori-Sarikurdi gandorrarekin lotzen da.

Hegoaldean, Taxoare mendilerroak ixten du Ibarra. Mendilerroen artean, ordoki bat dugu, tuparri samurrei esker sortutakoa. Han, nekazaritza-jarduera oso garrantzitsua da, laboreena batez ere.

Aranguren Ibarreko klima mistoa da, eragin azpiatlantikoaren eta azpimediterranearren arteko igarotzea, alegia; baina lehenbizikoak garrantzi handiagoa du.

Urteko batez besteko tenperatura 12°C da, oro har; hala ere,Taxoare mendilerroan, 10°C-tik beheiti egoten da. Neguan, 1°C-en inguruan ibiltzen da batez besteko tenperatura minimoa, eta maiz hormatzen du. Udan, berriz, 25°C izaten da batez besteko tenperatura maximoa, baina, zenbait egunetan, 40°C-ra ere ailegatzen da.

Urteko batezbesteko euri kantitatea 750-950mm izaten da, eta 120 -140 egunetan izaten da euria. Kantitaterik handienak udaberrian jasotzen dira, eta, gero, ekainean eta irailean.

Ebapotranspirazio potentziala 650-700 mm-en inguruan dabil, eta ur-soberakina 150 mm-tik gorakoa izaten da.

Kontinental bihurtutako klima duten eremuetan, itxuraz, agorragoa izaten da paisaia, eta inguru idorragoetara egokitzen den landaredia izaten da; izan ere, klima horretako hezetasun erlatibo txikiak modu negatiboan eragiten du landareen ur-ekonomian.

Landaredia eta animaliak, gehienbat, Taxoare, Aranguren eta Ardanatz mendilerroetan aurkituko ditugu. Gainera, Gongorako Jaurerria natura-gunetzat jo da, “natura-kokaleku” kategoriaren barruan. Landare ugari izateaz gain, hegazti migratorioen igarobidea da Gongora, eta, han, hainbat hegaztik eta harraparik egiten dute habia; hala nola, putreek, mirotzek, miru beltz eta gorriek, ontzek, katagorriek, basurdeek, basakatuek…

Udalerrian dagoen landare-mosaikoa erkametz- eta pago- oihanen (edo haien hibridoen) hondarrek osatzen dute eta, halaber, horien ordez hainbat etapatan egindako oihantzeek.

Aurrekoaz gain, batetik, zura ekoizteko landatuako oihan-eremuak ditugu; izan ere, larizio pinuek (Pinus nigra) eta pinu gorriek (Pinus sylvestris) baso trinkoak osatzen dituzte, Aranguren mendilerroan barna gehienbat. Bestetik, ibarraren ordokian, labore-alorrak ditugu.

Sadar errekaren bazterretako landarediak aipamen berezia merezi du, baina, gaur egun, kasurik hoberenean ere, bazterretako zerrenda estuetan bakarrik aurkitu dezakegu, inguru horretan izandako nekazaritza-ustiatze handia dela eta. Hala ere, ibai aldeko oihan txiki horrek (galeria itxura duenak) ohiko erreka-landare anitz mantentzen ditu oraindik; eta horietako asko landatzeen bidez indartu dira. Berriz ere, zura egiteko zuhaitzak -makalak, kasu horretan- ageri dira erreka ondoko landaredi espezifiko horren barruan.

Aurreko atalean aipatutako landareekin batera, animalia mota eta espezie asko aurkitu ditzakegu, batez ere kontuan hartzen badugu gizakiak han duen eragin handia. Mendilerroetako oihanek eta Sadar errekak berak ornodun-espezie asko babestu eta elikatzen dituzte.

Errekaren uretan,Taraxacum officinale esaterako, txipak eta zapaburak dira martin arrantzalearen jaki nagusiak.

Anfibioen artean, besteak beste, honako hauek bizi dira Sadar errekan: uhandre marmolaireak, ur-igel arrunta eta apo arrunta. Horiek denak, gutxi-asko, ur-ingurmenari lotuta daude, Sadar errekari eta zenbait iturriri, hain zuen. Ezkorizko putzua, ordea, ez da habitat egokia aipatutako espezientzat, hango urak oso gaziak baitira.

Zenbait narrasti-espezie ere bizi dira inguru horietan, hala nola: suge gorbataduna,aspis sugegorria, musker berdea, sugandila iberiarra eta horma-sugandila.

Hegazti-espezi kopuru benetan handia dago Arangurenen, gutxienez 39. Ibarreko zerua zeharkatzen duten eguneko harraparien artean, honako hauek ikus ditzakegu: aztore arrunta, aztore beltza, zepelatz arrunta, arrano sugezalea, mirotz urdina, arrano txikia, miru gorria eta beltza, belatza eta zuhaitz-belatza. Hontza ere (gaueko harraparia) ibiltzen da inguru horietan; oro har, kanpandorreetan eta ganbaretan.

Sadar errekan ere, basahatea bizi da, baina esan beharra dago ikustekotan paseatzaileengandik ihesi ikusiko dugula.

Bestalde, tamaina txikiagoko zenbait hegazti ere bizi dira Sadar errekan, besteak beste: martin arrantzalea, argi-oilarra, kukua, karnaba, txonta, buztanikara zuri eta horia, txinbo kaskabeltza, txepetxa eta okil berdea.

Edozein modutan, prismatiko onak eta gidaliburu espezializatu bat izanez gero, asko disfruta dezakegu Ibarreko hegaztiak ikusiz.

Ugaztunak, oro har, askoz muzinagoak eta ikusten zailagoak dira. Hala ere, isilgordean ibiltzen bagara, posible izango da ezustean horietako batekin topo egitea. 20 ugaztun-espezie inguru daude Ibarrean, baina honako hauek dira nabermenenak: basurdea, orkatza, trikua, katagorria, azeria, basakatua eta lepazuria.

Iturria: Aranguren ibarreko Udala (moldatua).

1 comentario

  • beatriz.delafuente.sampedro 26-nov-2018

    Me ha encantado la ruta!
    Pero para otra vez explica em castellano, que no hablo euskera y me interesa saber lo que has puesto

Si quieres, puedes o esta ruta