Koordenatuak 316

Noiz igoa 20 de noviembre de 2018

-
-
1.172 m
573 m
0
3,6
7,2
14,5 km

Bisitak 51, kokapena 6

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

(2017-11-19)

Arantzazuko aparkalekutik abiatzen da ibilbidea. Hemen autoa utzi eta Urkullu errekara daramaten eskailerak jeitsi behar dira, behin behean pista zabala jarraitzen da Lopitzengo Haitzako bidegurutzerainok, hemen eskuinera hartu eta aurrera jarraitu esandako haitzari buelta eman arte.

Hemendik aurrera Gallerdiko pagadian gora sartu behar gara, igoera aldapatsu bat dugu Gallerdiko tumuloa dagoen atsendengunera iritsi arte, behin hau pasatakoan gorantz jarraitu Artasoko trikuharrira dagoen pagadira iritsi arte, hemendik aurrera azken aldapa gogor samar baina laburra gelditzen zaigu Artasoko Lepora iritsi arte, hemen beste trikuharri bat ikusi daiteke, "Gainlabur" izenekoa.
Behin lepoan mendebalderantz hartu behar da eta 'Keixtui Gaina', 'Gaboño/Artia' eta 'Sekillaga' tontorrak segidan bata bestearen ondoren igo. Honekin lehen zatia egina dugu.

Ondoren jeitsiera gelditzen zaigu: Sekillaga eta Burgamendi mendien arteko lepoan abiatzen da beherako bidea, bideska ona eta ibiltzeko ederra da pagadian behera Artiako Txabolara daraman galtzada zaharrean zehar, beherantz jarraituz San Juan Artiako aterpea izan zenaren hondarretara iritsiko gara, honi buelta ematen dion sendari jarraitu eta Aizkorbe errekara jeitsi eta pasa behar da.

Gune honetan Parke Naturaletik irtetzen gara une batez Araotzeko baserri inguru bat igaro arte eta Arantzazu errekara iritsiko gara, goiko aparkalekura daraman bideska jarraitzea besterik ez zaigu gelditzen ibilaldia amaitzeko.
parquing

Arantzazu aparkalekua, hasiera puntua

hondakin arkeologikoak

Gallerdi tumuloa

hondakin arkeologikoak

Artaso trikuharria

Lepoa

Artasoko Lepoa

hondakin arkeologikoak

Gainlabur trikuharria

cima

Keixugaina (1132m)

cima

Gaboñu-Artia (1176m)

hondakin arkeologikoak

Mugarriaundi zutarria

cima

Sekillaga (1152m)

cima

Burgamendi (1081m)

Waypoint

Artiako txabola

parquing

Arantzazu, aparkalekua, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau