Jaitsi

Distantzia

10,29 km

Desnibel positiboa

685 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

685 m

Gehieneko garaiera

1.359 m

Trailrank

53

Gutxieneko garaiera

747 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Koordenatuak

378

Noiz igoa

8 de mayo de 2021

Bilatu pasatze eremuaren arabera

Bilatu hautatu dituzun eremuetatik abiatu edo pasatzen diren ibilbideak.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bilatu pasatze eremuaren arabera Bilatu pasatze eremuaren arabera
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.359 m
747 m
10,29 km

Ikusita 66 aldiz, jaitsita 2 aldiz

Nondik gertu: Arantzazu, País Vasco (España)

(2021-05-08) Arratsalde pasako mendi ibilaldia Aloña-Aizkorriko mendialdean.
3 ordu t'laurdeneko iraupena.

Ibilbidea Arantzazun abiatzen da, Sindika hotelaren goialdean dagoen aparkalekuan. Hemendik Iturrigorriko aterpearen bidea jarraitu behar da Erroitiko iturriraino. Behin hemen ohiko senda eta bideak alde batera utzi eta ezkerretara hartuko dugu pagadian zehar gora egiteko Erroiti eta Otraitz errekastoen arteko bizkarrean. Ez da bide zaila malda handiaz aparte, normalean pagadi azpiak nahiko garbiak dira eta erraz ibili daiteke bertatik.

Pagadia gainditzen dugunean goialdeko larreetara irtengo gara, baina inguru honetan otea ere ondo hazita izaten da, hortaz senda antzeko zerbait jarraitu behar da, bertatik pasatako ganaduak urratua duena, lehen tarte hau igarotzeko. Ondoren bizkar maldatsura iritsiko gara eta hemen bidea garbia dago, belardia da nagusi eta harkaitz ertz batek gidatuko gaitu gorantz. Iturrigorriko pagadien eta Tellaskueta alderako ikuspegi paregabeez ere gozatu ahalko dugu.
Honela Urbiatik datorren eta Artzanburutik pasatzen den bidearekin gurutzatuko gara, hau pasatu eta gorantz jarraituko dugu Artzanburuzabal gainera.

Jarraian Artzanburu eta Artzanburutxiki tontorrak zapalduko ditugu berriro ere Artzanburuzabalera itzultzeko. Harkaiztegian zehar ibiliko gara tarte honetan, kontuz eta poliki ibili beharreko ingurua da, haitzbitarte ugari baitago bertan.

Honezkero ordu pare bateko ibilaldia egina izango dugu eta itzulerako bideari ekingo diogu. Lehenik Biozkornako baltsara eta Amabirjinaren iturrira joango gara, hemen bertako urarekin apur bat freskatu, gaurkoa uda giroko beroa dagoenez, hego haizeak lehuntzen badu ere, eta Malla eta Duru arteko ohiko bidetik jarraituz Arantzazura bueltatuko gara.


Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Zuhaitza

Arantzatzu, hasiera puntua

  • argazkia Arantzatzu, hasiera puntua
  • argazkia Arantzatzu, hasiera puntua
  • argazkia Arantzatzu, hasiera puntua
Zuhaitza

Erroiti bizkarreko igoera

  • argazkia Erroiti bizkarreko igoera
  • argazkia Erroiti bizkarreko igoera
  • argazkia Erroiti bizkarreko igoera
  • argazkia Erroiti bizkarreko igoera
  • argazkia Erroiti bizkarreko igoera
  • argazkia Erroiti bizkarreko igoera
Argazkia

Artzanburuzabal

  • argazkia Artzanburuzabal
  • argazkia Artzanburuzabal
  • argazkia Artzanburuzabal
  • argazkia Artzanburuzabal
Gailurra

Artzanburu (1365m) eta Artzanburutxiki (1356m)

  • argazkia Artzanburu (1365m) eta Artzanburutxiki (1356m)
  • argazkia Artzanburu (1365m) eta Artzanburutxiki (1356m)
  • argazkia Artzanburu (1365m) eta Artzanburutxiki (1356m)
  • argazkia Artzanburu (1365m) eta Artzanburutxiki (1356m)
  • argazkia Artzanburu (1365m) eta Artzanburutxiki (1356m)
  • argazkia Artzanburu (1365m) eta Artzanburutxiki (1356m)
Iturria

Mallatiko itzulera

  • argazkia Mallatiko itzulera
  • argazkia Mallatiko itzulera
  • argazkia Mallatiko itzulera
  • argazkia Mallatiko itzulera
  • argazkia Mallatiko itzulera
Aparkalekua

Arantzatzu, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau