-
-
652 m
517 m
0
1,3
2,7
5,34 km

Bisitak 774, kokapena 6

Nondik gertu Madina, País Vasco (España)

Ibilbide hau, Domeka goiz pasa ederra egiteko modukoa da. Umeekin joateko horietakoa, Arantzazu auzo-etxe aurrean hasiko gara.Parean Handitzea nahi duten harrobia izanik.
Auzo-etxetik zementuzko pista jarraituko dugu, Aizkirri baserri biak atzean itxiko ditugu, eta pistatik jarraituko dugu, hurrengo baserria Albitxuri izango da atzean utziko dugu ere, pista jarraituz Albitxuri zabal-eraino eta bertan ezkerreko pistatik jarraituko dugu, berehala ezkerrera berriz, Apilleta baserrietara helduko gara, non zementuzko pista bukatuko zaigu eta mendi pista bat hasten da, pista hau jarraituko dugu, Azpilloste txabolara heldu arte, Txabola honetan desbiderapen txiki bat egingo dugu izugarrizko haritz bat ikusteko, (txabola azpian beherantz egiten duen zelai bateko ezkerraldean dago, Erromara pasatu behar da), bueltan gatozela jarraituko dugu 100 metro hurrengo txabola-arte, eta bertan ezkerretara sortzen den bide bat hartuko dugu. Bidea beherantz doa Arantzazu errekara heldu arte, zubia pasatu aurretik ezkerretara hartzen ba dugu irteten den senda bat, errekara doan ur iturburu bat ikusteko aukera izango dugu. Askotan errekak daraman ur bakarra iturburutik datorrena da da. Sendatik atzera egingo dugu, bidea hartu arte, jarraian zubia pasatuko dugu eta ezkerraldera egingo dugu, 30 metrotan beste bide bat dago ezkerraldean eta bera jarraituko dugu Akuegiko errotara heldu arte. Akuegiko errotan uraren kanal bat hasten da eta bera jarraituz Gesaltzara helduka gara, eta jarraian berriz ere Arantzazuko auzo-etxera, (bidean iturri bat dago).
Domeka ba da Auzo-etxea zabalik dago 11etatik 2etara, eta jatekoa eta eratekoa emango digute, beraz plan borobila.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta