-
-
1.245 m
740 m
0
2,4
4,7
9,44 km

Bisitak 24, kokapena 2

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Autoa Gandiaga eraikinaren atzealdean utzita, Dururako bideari ekingo diogu. Hasierako zatia gogor xamarra da, maldan gora, Durura iritsi arte (30´). Duruko pistara iritstean, ezkerrera egingo dugu, pista berdinetik, pagadi eder baten ertzetik aparkaleku batera iritsi arte basotik irtenda. Hemendik Belarrerako bideari helduko diogu. Bide laua. Lizartzako etxolati pasa eta pistan aurrera bidegurutze batera helduko gara. Aurrera jarraituz gero Belarreko muturreraino goaz eta eskuinera hartuz gero, maldan gora Aloñako bide aldapatsura helduko gara (Belarreko bidearekin elkartzen da). Aloñako gurutzea begi bistan dugu, goian, gertu dirudi baina 250mtik gorako (desnibela) igoera gogor baten aurrean gaude. Xuabe hartuko dugu, pausoz pauso gora tontorrera heldu arte. Tontorrean ez dago giro, hotz! berehala behera! ohiko bidetik, hau da, porlanezko pista astunean behera Durura iritsiko gara. Eta Durutik, Arantzazura igo garen bide beretik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta