-
-
810 m
464 m
0
2,3
4,6
9,22 km

Bisitak 81, kokapena 5

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Arantzazutik Irtengo gara gaur, baina Urbiara joan beharrean Bellotza baserria dagoen bailaran murgilduko gara.Arantzazuko parkingean gaudela eskumako espaloian kokatuko gara; espaloi honetan hasten da gure bidea eta, pittin bat gora edo behera eginda (non aparkatu dugun arabera), behera doan bide bat ikusiko dugu, eta bertan sartuko gara, beherantz doan bide bat da, laster eskumara doan adar bat ikusiko dugu baina ezkerretik joango gara beheko ormigoizko pistara heldu arte, bertan garela zubi gainetik pasa Arantzazu erreka eta ezker aldetik segituko dugu. Pista honek Arantzazu azpiko arroan sartzen gaitu, gure ezkerrean Bellotza erreka dugularik, bertatik jarraituko dugu bide gurutze bat topatu arte, eskumakoa da gure bidea, gorantz goazela hurrengo bide gurutzean ezkerrerantz, laster errekasto bat zeharkatu behar dugu, (egurrezko zubitxo bat dago), hemen ere ezkerrerantz joko dugu eta laster bellotza baserria eta gaurko helburuak aurrean edukiko dugu. Zelai baten erdian gaude eta bera bukatu arte jarraituko dugu, hemen hiru lau aukera daukagu eta guk ezkerrekotik jarraituko dugu, eta laster berriz ere ezkerreko adarretik, errekatxo bat zeharkatu eta bidea nabarmen gorantz hasiko zaigu, hasieran pinudia izango da gure ingurua. Aldapa erdian ezkerrerantz berri ere (senda bat), eta laster gaintxoa harrapatuko dugu hemen pago artean segituko dugu bidea jaisten hasi arte; justu jaisten hasten denean bidetik irten eta Ekialderantz basotik jarraituko dugu, ez dago sendarik baina bide samurra da, norabide berdina jarraituz eta pittin bat igotzen dugunean, Gazteluaitzeko sendarekin topo egingo dugu, (Gorriz markatua). Orain senda jarraitu tontorreraino gelditzen zaigu, zati honetan momenturen batean eskua ipini beharko dugu baina leku samurra da.
Tontorretik paisaiaz gozatzea tokatzen zaigu orain, bertatik Arantzazuko arroa , Anboto, Aloña eta abar oso ondo ikusten dira.
Orain behera egingo dugu gorriz markatutako bidea jarraituz, hasieran kontu pittin batekin eta gero lasai lehen utzitako bidea hartu arte, bide berbera baina lehen utzitako puntua baino aurrerago.
Orain bi aukera daukagu, edo ezkerreko bidetik joan basoan behera marka gorriak jarraituz Iturrigorriraino; edo pista zeharkatu eta horiz markatuta dagoen bidea jarraitu Arrionara joateko. Arriona mendi polita da bai baina zaila, horiz markatuta baina behin basoa zeharkatuta, igotzen hasten garenean eskuak behar dira ertz guztian tontorreraino, beraz abilezia hau ez dutenak hobe Iturrigorrira joan.
Guk igo egin dugu (GPSa lagungarri). Tontorreko ikuspegia Zurkuntz eta Zabalaitz artean dauden basoak ikusteko parada dira. Jaisterakoan ere kontuz ibili gara, poliki jaitsi baina aldi berean disfrutatu egin dugu. Berriz ere Gazteluaitz azpira heldutakoan lehengo marra gorridun bidea harrapatu dugu eta basoan behera Iturrigorriraino jaitsi gara; behin Iturrigorrira heldu, pistan ezkerretara egin dugu Arantzazu aldera joateko, gora behera pittin bat egin ondoren goiko Parkingera heldu gara, eta jarraituz beherantz Arantzazura.
Hemen zerbait hartu bertako tabernan batean eta autora joan.
Waypoint

Arriona

Waypoint

Barrankura jatsiera

Waypoint

Gazteluaitz

Waypoint

Iturrigorrira jaisteko edo Arrionara joateko bidegurutzea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau