Koordenatuak 533

Noiz igoa 20 de mayo de 2019

-
-
1.244 m
718 m
0
3,3
6,6
13,18 km

Bisitak 6, kokapena 1

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

(2019-05-19) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Txangoa Arantzazun abiatzen da, berehala Iturrigorrirako bidea hartzen dugu, aurrera jarraitzen dugu Arbelgaiztoko urtegi txikira iritsi arte eta hemen Oburu-Malkorra mendietarako bidezidorraren seinalea eta bidegurutzea ikusiko ditugu.
Hemendik aurrera Burdingurutze Leporako igoera egingo dugu pagadian gora, bidea garbia da eta malda ez da gogorregia, baditu bere atseden guneak ere. Behin lepora iritstakoan mendebalderako norabidea hartuko dugu Oburu (1239m) tontorrera igotzeko eta segidan hegoaldera Malkorra (1242m) igotzeko.

Bi tontor hauek egin eta Urbiarako bidea hartuko dugu, Malkorratik Burdingurutze Lepora eta hemendik Urbiara jarraitzen duen bidezidorrean aurrera.
Urbiako zelaigunea zeharkatuko dugu Laskaolatza-Ollantzu aldetik hasi eta Zabalaitzeko sendatik Elorrolako Leporainok, hemen Arantzazura ohiko bidetik eramango gaituen beherako senda hartuko dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau