-
-
1.288 m
773 m
0
4,0
8,0
15,95 km

Bisitak 177, kokapena 3

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Arantzazutik Aitzkorri-Aloña aldeko mendietara joatea da ohikoena. Oraingoan berriz Araba aldeko mendietara joango gara.
Konkretuki Malkorra eta Oburu. Malkorratik Arabako lautadako bista ezin hobeak daude, baita Aitzkorri eta Aratzekoak; Oburu berriz Malkorratik oso gertu dago pittin bat atzerago eta ez du halako bistak, hori bai pagadi eder baten gainean dago, eta tontorra pagoz inguratuta.
Hasiko gara Arantzazun, eta Urbiara doan ohiko bidea jarraituko dugu, Elorrola lepora heldu arte. Elorrolara heltzen garenean Urbiako Fonda aldera jaitsi beharrean, eskuma aldera Harriekin markatua dagoen senda batetik jarraituko dugu, senda hau Zabalaitz azpitik doa zierrien, laster iturri bat ikusiko dugu, guk jarraituko dugu aurrera Perusaroiko (ollantzu) txaboletara heldu arte. Perusaroiko txabolak pasatakoan, eskuma aldera doan senda bat jarraituko dugu altuerarik galdu gabe, hego-mendebalderantz (Araba aldera). Hasieran bidea ez da garbi ikusten baina berehala igartzen hasiko gara, bide hau jarraituaz Petrinaitzera, (Lengokoaitz ere) helduko gara, Petrinaitz harri handi bitxi bat besterik ez da, baina tontorrean buzoia du, eta heltzeko modu bakarra eskuak erabilita izango da, ( soka gomendagarria jaisteko); Petrinaitz pasatu ondoren basoan sartuko gara eta sendatik jarraituko dugu beste 300 edo 350 mt. zabalgune handi bateraino.
Zabalkunde hau bidegurutze bat da, eta orain eskuma aldeko bidetik joango gara GR121 jarraituz, 200 metro inguru eta ondo fijatzen ba gara ezkerretara horiz markatua dagoen bide zidor-batetik jarraituko dugu aldapan gora eta basoan sartuz. Bide zidor honek Oburuko tontorrera eramango gaitu. Behin Oburun, jaisten hasiko gara Ego-mendebalderantz (GPSa lagungarri) basotik irten arte, basotik irteterakoan tontortxo bat ikusiko dugu, Malkorraren atzealdea da, zelaitik gora egingo dugu eta gaintxora egin baino lehen ezkerretik dagoen senda batetik jarraituko dugu, senda honek tontorreraino eramango gaitu.
Zerbait jan paisaiaz disfrutatu eta berriz etorritako bideti bueltatuko gara basoa hasi arte, basora heldutakoan eskuma aldean ikusiko dugu bide-zidor bat (lehen erabilitakoa ezkerretara utziz), bide hau hasieran apenaz ikusten da baina berehala markatzen da, orain altuera larregi galdu gabe lehengo zabalgunera helduko gara eta Petrinaitz aldera jarraituko dugu, handik Perusaroira eta behin Perusaroin Urbiako Fondara joango gera nabarmen agertzen den pista jarraituz. Fondatik Elorrola lepo aldera egingo dugu, bide erdian Urbiako ermita ikusiz. Elorrolatik beherantz jaitsiko gara igotzerakoan erabilitako bidetik 50 metro inguru, berehala ezkerraldean bide bat ikusiko dugu eta bertatik jarraituz basoan sartuko gera, baso honetan bidea hostoz tapatua egoten da maiz, baina gu zuzen jarraituko dugu beherantz pinudi bat agertu arte, pinudira heltzerakoan pittin bat begiratuz senda nabarmen bat ikusiko dugu; (GPSa lagungarri).
Sendatik jarraituko dugu 200 metro edo eta ezker aldera, pago-arte baten sartzen den beste senda batetik jarraituko dugu.
400 metro egin ondoren zuzen, berriz ere eskuma aldera hartuko dugu , (GPSa), norabide berrian goazela ezkerretara begiratzen ba dugu iturri bat dago berehala, guk sendatxoa jarraituko dugu errekatxo siku bata pasatuz, (batzuetan hura dakar), hasieran hostoak direla eta ez da oso ondo ikusten baina poliki poliki nabarmentzen doa; azkenean Urbiara joateko ohiko bidearekin topo egingo dugu, (iturri parean), eta hau jarraituz berriz Arantzazura.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta