Jonurru

Denbora mugimenduan  2 ordu 42 minutu

Denbora  3 ordu 33 minutu

Koordenatuak 2120

Noiz igoa 25 de agosto de 2018

Noiz egina agosto 2018

-
-
1.356 m
705 m
0
3,0
6,1
12,19 km

Bisitak 69, kokapena 5

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Oso ibilaldi polita. Askotan, gehiegitan, ahaztu egiten dugu etxetik bertatik oso gertu inguru ederrak ditugula, eta gaurkoan horietako bat da. Hasiera Arantzazun, berez, honek honaino etortzea merezi du. Ondoren Urbia. Aizkorri Aratz mendikatea eta Aloñakoa. Hau bai oparia!

Arantzazun dagoen aparkalekutik abiatu gara. Sindika taberna parean dagoen iturrian ura hartu eta Urbiarantz. Igoera gehiena itzalpean egiten da, bidexka basoaren erdituik baitoa. Ia konturatu gabe, Elorrola lepora ailegatu gara. Hemendik, pista jarraituz, Urbian dauden baseliza eta fondara irits gaitezke. Hala ere, baselizara heldu baino lehenago gure ezkerreruntz egiten dugu, eta poliki poliki gorantz eginez, Gorostiaran gailurrera heldu gara (1277 m).
Iparmendebalderatz jarraitzen dugu, eta minutu eskas batzutan Enaitz mendi tontorrean gaude (1298 m). Hemendik geratzen zaigun ibilaldiaren partea ikus dezakegu: Artzanburu, Tellakaskueta, Arantzazu.
Norabide berberantz segituz, berehala topatuko dugu Artzanburu mendira bialtzen gaituen informazioa postea. Hortik 20 minututan izango gara mendi puntan (1353 m). Momentua probesten dugu jan eta edateko, eta ekarritako bidetik, atzerantz, informazio postera joango gara.
Gure hurrengo erronkatxoa gure aurrean dugu, Tellakaskueta, eta ia ohartu gabe bere tontorrean gaude (1168). Hemendik eta denbora osoan beheruntz, Duruko txaboletatik pasatuz, Arantzazura iritsiko gara.
Informazio

Arantzazu

foto

Informazio panela

Lepoa

Elorrola lepoa

foto

Urbia

foto

Gorostiaran mendirantz

cima

Gorostiaram mendia

cima

Enaitz mendia

foto

Informazio postea

cima

Artzanburu mendia

cima

Tellakaskueta mendiaPhoto

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau