Koordenatuak 695

Noiz igoa 1 de mayo de 2019

-
-
1.276 m
746 m
0
4,1
8,2
16,47 km

Bisitak 29, kokapena 1

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

(2019-04-28) Arratsalde pasako mendi ibilaldia. 4 orduko iraupena.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Arantzazuko Sindikako aparkalekuan abiatzen da eta Erroitiko iturria bidetik igotzen gara Urbiara, behin Elorrolako Lepora iritsita Zabalaitz aldetik doan senda jarraitzen da, tartean harrespila markatu gabe bat ikusteko aukera dago, Ollantzu aldera iritsi arte, hemengo bidegurutzean Pagarreta Lepora doan senda hartuko dagu.

Pagarreta Lepoan Zubiondo senda jarraitzen dugu Burgalaitz (1280m) mendiaren oinetara eramango gaituena, tartean Astozulo izeneko zista ikusi daiteke errekaren beste aldean, eta jarraian azken igoeratxoa besterik ez zaigu gelditzen, ez dago desnibel aipagarririk. Tontorretik giro onarekin ikuspegi ederretaz gozatu ahalko dugu, bai Aizkorri aldera eta baita Arabako lautada aldera.

Burgalaitz (1280m) tontorretik Oltzako zelaira jeitsiko gara, honetarako IM-ko senda jarraituko dugu, ez da oso nabaria egia esan baina ez du arriskurik giro onarekin.
Ondoren Oltzako zelaian sartuko gara eta barreneraino jarritu behar da, bordak pasa eta ezkerretara (mendebaldera) hartuko dugu Urdabide Bazterreko deituriko bidezidorra jarraitzeko Urbiaraino, senda hau oso ibilia dago eta oso nabaria eta erraza da jarraitzeko.

Behin Urbiako zelaietara iritsita izen bereko erreka jarraituko dugu Fonda ondoraino, eta hemendik ohiko bidetik behera Arantzazura.

Kilometro dexente ditu ibilaldi honek egun erdi baterako baina Arantzazu-Urbia igoera kenduta gehiena desnibel gorabehera askorik gabe egiten da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau