eskobiblio
45 2 34

Denbora  3 ordu 37 minutu

Koordenatuak 1621

Fecha de subida 24 de octubre de 2014

Fecha de realización octubre 2014

-
-
1.283 m
745 m
0
4,4
8,7
17,4 km

Bisitak 628, kokapena 17

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Ibilaldi zirkular honen hasiera Arantzazuko aparkalekua da. Bertan, San Adrianera jotzen duen bidea, GR-282a, hartuko dugu. Sindika taberna alde batera utzita, bidetik jarraituko dugu Urbiara igotzeko erabiltzen den aparkalekura iritziz. Hemen, ezkerretara hartuko dugu burdinezko erromara pasatuz eta bidetik jarraituz. Berehala iritsiko gara bidearen ezkerretara dagoen iturri batera, iturrira iritsi baino pittin bat lehenago senda bat (2. arg.) sartzen eskumetara basoan. Berau hartuko dugu. Senda hau basoaren barrena doa eta batzuetan hain garbia ez denez, argi ibibli beharko dugu. Dena dela, dudarik badago eskumara aldera jo. Basoan momentu batean marka ">" txuri batzuk azalduko dira. Hauek jarraituz, 4. argazkiko gurutzera iritsiko gara. Gora eginez, berehala iritsiko gara Elorrola lepora. Hemen, eskumara hartuko dugu, zelaian sarturik dauden harri ilera jarraituz. Iturri baten albotik pasatuko gara eta berehala iritsiko gara Lazkaolatzako txaboletara. Pittin aurrerago joanda, Zorrotzarri menhirraz bat egingo dugu. Menhirra ezkerretara utziz, pistan jarraituko dugu egurrezko itxitura batzuk zeharkatu arte. Ondoren, eskumara joz pagadian sartuko gara eta eskumara joz gora eginez, Arzanegi tontortzora iritsiko gara. Hemendik hegoaldera joz Burdingurutzeko lepora iritsiko gara. Hemen, GR-12a (Arlaban) hartuko dugu.Eta Oburu mendia eskumako ertzetik zeharkatuz Urkilla mendilerroan sartuko gara. Marka txuri-gorriak jarraituz, eta gure ezkerrera Arabako lautada handia ikusiz, sendatik aurrera jarraituko dugu Urkitzako lepora iritsiz. Sendatik aurrera eginez, berehala izango gara Napar basoko puntan. Bertatik, bistak, inpresionantiek dira. Sendatik aurrera eginez, berehala iritsiko gara hurrengo mendi tontortxora, Zurkutz. Bertatik jaitsi eta Arantzazura jaisteko gurutzeaz (Zorkrutz) bat egingo dugu. Pagadi zorogarri eta eder batean sartuko gara. Galdu ez gaitezen, marka ">" horiak jarraituz Iturrigorri ondoko bide gurutzera aterako gara. Hemendik Arantzazura itzultzeko, pista jarraitu besterik ez da egin behar, hasieran itxitako Urbiako aparkalekura iritsiz. Pista zabala hartu eta berehala izango gara Sindika tabernan kafe eder bat hartzeko moduan.
Elorrola
Zorrotzarri
Arzanegi
Burdingurutz
Urkitzako lepoa
Napar basako puntie
Zurkutz
Zorkrutz
Bidekrutz
Urbiako aparkalekua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta