Denbora  4 ordu 2 minutu

Koordenatuak 2151

Noiz igoa 29 de marzo de 2017

Noiz egina marzo 2017

-
-
1.256 m
564 m
0
3,6
7,3
14,6 km

Bisitak 179, kokapena 8

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Arantzazutik hasita, parez pare gertazen hegoaldera geratzen diren lau tontor igoko ditugu (Bellostegi, Erbizaskun, Gazteluaitz eta Arriona). Mendi malkar hauetatik Arbelgaiztora jaitsiko gara, berriz ere Arantzazu errekarekin topo eginez. Basotik zuzenean Lezkeolatzeko lepora igokogara, gure azpian Urbiako zelaiak aurkituko ditugularik. Handik, Arantzazu erreka Iparraldetik zaintzen duen tontor nagusira igoko gara. Azkenik, Elorrola lepora jaitsi eta Urbiako ohiko bidetik Arantzazuko santutegira itzuliko gara.

KONTUAN HARTZEKOAK:

- Bidea ez da argia Bellostegi tontorrera hurbildu ahala. Gainera, tontor honetatik gazteluaitzera ibilbidea ezerosoa izan daiteke momentu askotan. Zuloz beteriko ingurune karstikoa gainditu behar da, eta hori gutxi balitz sasi eta arantza asko dago zati honetan.
- Bellostegi eta arriona artean, zuhaitz eta harrietako marka gorri edo horiek bidea erakutsiko dizute, baina tarteka bakarrik.
- Bidez kanpo lasterbidea hartu dut Arriona ingurutik Arbelgaiztora jaitsieran, eta Presatik Lezkeolatzera igoeran. Zati hauetan basoa garbia da eta ez duzue arazorik izango.
- Iturririk ez duzue aurkituko Zabalitzapera iritsi arte. Lezkeolatzera bidean, basotik errekasto garbi asko etortzen da (zuek ikusi ura fidatzeko den edo ez).
- Lau ordu behar izan ditut itzulia egiteko, baina zati asko korrika egin ditut. Oinez gutxienez ordu bat gehitu behar zaio txangoari.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau