Koordenatuak 317

Fecha de subida 18 de noviembre de 2018

-
-
1.136 m
406 m
0
4,7
9,5
18,93 km

Bisitak 10, kokapena 0

Nondik gertu Ugaran, País Vasco (España)

(2018-11-18) Egun pasako mendi ibilaldia.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.

Txangoa Oñatiko Araotz auzoan abiatzen da, hasieran etxalde pistan egiten da bidea eta hortik aurrera Aratz-Aizkorri Parke Naturalean sartzen gara eta Andarto Txiki aldera doan bidezidorra hartu behar da, ez gara tontorrera igoko eta hegoaldeko magaletik pasako gara Ezateko Lepora daraman sendatik, tarte hau baso ederrean egiten da. Behin hona iristean Andarto (1074m) mendiaren tontorrera igoko gara eta jarraian Degurixako zelaigunera jeitsi, hemen Aiznardako Atxa (1026) muinora igoko gara haitzulo bitxi batean pasatuz.

Tontor honetatik Apotza (1071) aldera doan bidezidorra jarraituko dugu, bidea pagadian barrena egiten da eta ez du zailtasunik jarraitzeko. Behin Apotza aldera iritsitakoan eguneko tontor nagusia igoko dugu Elorreta (1141m), eta baita bere ondoan dagon Kurutzeberri (1112m).

Zerbait jan eta atsedenaldi bat hartzeko unea. Ondoren itzulera bidea hartuko dugu,
hau hasieran Aranguren eta Allutz mendien ondotik egingo dugu Degurixako zelaigunera itzultzeko eta hemendik Kontrastako Lepotik jeitsiko gara Andarto Txiki mendiaren iparretik Araotz auzo aldera pasatzeko eta goizean igotzeko hartu dugu bide beretik abiapuntura jeisteko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta