Jaitsi

Distantzia

24,34 km

Desnibel positiboa

1.006 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

1.006 m

Gehieneko garaiera

1.437 m

Trailrank

30

Gutxieneko garaiera

721 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Aratz
  • argazkia Aratz
  • argazkia Aratz

Iraupena

8 ordu 48 minutu

Koordenatuak

1916

Noiz igoa

14 de septiembre de 2014

Noiz egina

agosto 2014

Iragazki aurreratuak

Iragazi erregistratutako hilabetearen edo dataren arabera. Bilatu jarraitzen diezun erabiltzaileen ibilbideak soilik.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Iragazki aurreratuak Iragazki aurreratuak
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.437 m
721 m
24,34 km

Ikusita 1265 aldiz, jaitsita 12 aldiz

Nondik gertu: Arantzazu, País Vasco (España)

Aratz, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko mendia da. 1.500 m inguruko garaieraz, Hego Euskal Herriko mendi interesgarrienetako bat dela esan daiteke. Igoera anitz ditu, Zegamatik, Araiatik eta Arantzazuko (Oñati) santutegitik besteak beste. Guk azken aukerari helduko diogu ibilbide luzeena izan arren.
Autoa Arantzazuko aparkalekuan (azkenengoan) utzita, Urbiako ohiko bideari ekingo diogu Elorrolako gaina hartu arte. Puntu hontatik aurrera, fondara jaitsi beharrean ezkerraldean apreziatzen den senda hartuko dugu Urbiako belardiak gainetik zeharkatuz. Honela "ttonttor" deritzon etxolara helduko gara (gazta salgai), hau zeharkatu eta berehala Perusaroi inguruak bistaratuko ditugu. Pagadi zoragarri batean murgilduko gara eta bertan egingo ditugu ondorengo 4kmak erromatar galtzadara iritsi arte. Erromatar galtzadan metro gutxi batzuk egingo ditugu bidegurutze batera iritsi arte. Bidegurutze honetan poste bat ikur batekin ikusiko dugu "Aratz" jartzen duena, bide hau jarraituko dugu. Ikusten denez, sendatxo bat da. "Cortafuegos" pare bat pasata, beste pagadi batera helduko gara. Gozatzeko basoa benetan, ederra! Ondoren, saroi batera helduko gara, eta honen hertz batean (eskuinaldean) etxola bat dago. Zuhaitzetako ikurrak jarraitzen baditugu (hori-zuriak) beste toki batera eramango gaitu eta ez Aratzera, beraz, saroiaren hasieran, hau da, etxolaren parean zaudetela, begiratu ezkerreko zuhaitzetara, bertan Aratzerako bidea markatuta dago. Segi bide hau, pixkanaka gorantza goaz, altuera hartzen eta konturatu orduko basoan behekaldean utziko dugu. Azken malda da geratzen zaiguna, gogorrena, azken txanpa! eta konturatu orduko tontorrean gara. Ikuspegi ikusgarrria! Arabar lautada, Urbasa inguruak eta Zegama eta Goierriko aldea. Beherakoan bide bera hautatuko dugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau