-
-
1.540 m
671 m
0
7,4
15
29,67 km

Bisitak 740, kokapena 7

Nondik gertu Otsaurte, País Vasco (España)

Ibilbidea Zegama-Aizkorri maratoia, Aizkorri-Andraitz mendien arteko ertzaren bidea, PR-GI 135 eta PR-GI 70 ibilbideen nahasketa bat da, besteak-beste. Irteera puntua Otzaurten jarri genuen. Otzaurtetik gora, Zegama-Aizkorri maratoiaren ibilbidea jarraituz (bidea puntu horiz adierazita dago), Aratz mendira igo ginen. Aratz mendira doan ibilbide hau ezagutzen ez baduzue, merezi du jarraitzea, Aizkorrin dagoen biderik polit eta ederrenetako bat izan daiteke eta.

Aratz menditik behera ere maratoiaren bidea jarraitu genuen, San Adriango kobara iritsi aurretik alde batera utziz, Aiztontor altua eta Aizkorri mendietara “Kalbario” edo Mandobide bidetik igotzeko. Aizkorritik Iraulera, tarteka maratoiaren bidea eta tarteka ertza jarraitzeko marra horiz margotuta dagoen bidea jarraituz joan ginen, tartean Aitzabal, Aketegi eta Aitxuri igoz.

Iraulera igo aurretik, maratoiaren bideak Urbiaruntz jotzen du. Hemen bide hau utzi eta ertza jarraitzeko margotua dagoen bidea Andraitz edo Burdinkurutz mendiraino jarraitu genuen, tartean Iraule, Arbelaitz, eta Kantuzulueta mendiak igoz.

Andraitz atzean utzi ondoren, Andraitz lepora jaitsi eta berriro ere maratoiaren bidearekin bat egin genuen hemendik behera denbora dexentean jarraituz. Ia Zegamaraino jaitsi behar ginela uste genuenean maratoiaren bideak bidegurutze batean mendebalderuntz hartzen zuela ikusi genuen. Puntu honetan bide hau utzi eta PR-GI135 ibilbidea jarraitu genuen berriro ere Otzaurteraino itzultzeko.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 27,5 km.
- Abiapuntua: Otzaurte, 671 metro.
- Amaiera: Otzaurte, 671 metro.
- Altuera minimoa: Otzaurte, 671 metro.
- Altuera maximoa: Aitxuri, 1551 metro.
- Desnibel positiboa osora: 1965 metro.
- Zailtasuna: Erraza. Aizkorri eta Andraitz mendien arteko ertzak (margo horiaz margotutako bidea jarraitzen badugu behitnzat) ia zailtasunik ez dauka. Aizkorri eta Aitzabal mendien artean bakarrik eskatuko digu eskuak erabiltzea, baina II zailtasunetik ez da igotzen.
- Igotako mendiak: 11.
- Guk egindako denbora: 7 ordu.
- Ura: ibilbide osoan hiru iturri topatuko ditugu: Aratz azpian, galtzadaren ondoan dagoen Eskaratza iturria, Itzubiagako bordaren ondoan dagoena eta Aldaola eta Collado mendien artean dagoena. Iturri hauek guztiak udan ez dute ur handirik izaten, honegatik komeni da ura eramatea. Guk hiru litro ur eraman eta azkenean lau litro ur edan genituen.

Informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2014/08/aratz-menditik-andraitzera-aizkorriko.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau