Denbora  3 ordu 48 minutu

Koordenatuak 2308

Fecha de subida 2 de septiembre de 2015

Fecha de realización agosto 2015

-
-
221 m
60 m
0
2,4
4,8
9,7 km

Bisitak 766, kokapena 11

Nondik gertu Isturits, Aquitaine (France)

36. ARBEROAKO MUINOAK (50 ibilaldi familia eta lagun artean. Berria egunkaria)

00:00 Isturitze
00:35 Bideguritzea
01:05 Otso Erreka
01:35 Errepidea
02:00 Borda
02:30 Isturitze

Izturitze. Herriko plazan dagoen aparkalekuan utziko dugu ibilgailua, eta elizaren ondotik Oragarre aldera ateratzen den errepideari jarraituko diogu. Berehala ikusiko dugu 22. ibilaldiari dagokion egurrezko seinalea; ibilbide osoan zidor horren marka horiak izango ditugu bidelagun. Etxe eta baserri artean beteko dugu lehen zatia, eta, bidegurutze guzitetan seinaleei kasu eginez, gorantz joko dugu. Goi aldera iristean, zuzen segi eta, gaztainondoen baso bat gure eskuinera utziz, berehala helduko gara beste bidegurutze batera; bidegurutze horretan, beste behin, marka horiek lagunduko digute bides aukeratzen. Han errepidea utzi eta Oihanburua baserria aldera zuzenduko gara.

Oragarre. Bide erosoak Oragarreko Iratze zelalak zeharkatzen ditu, eta handik ikuapegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu, ardiak eta behiak zelal berdeetan lasai bazkaltzen diren bitartean. Pixkanaka, mendi gandorrean zehar beherantz egingo dugu erreka aldera. Beheko aldera iristean egurrezko seinalea ikusiko dugu, eta bertan Otso-erreka idatzita. Iratzeen artean zabaltzen den bidetik zuzen-zuzen jarraituko dugu, ezker eta eskuinetik ateratzen direnak albo batera utzita. Ibilbidearen zati honetan, markak ez dira agertzen eta kontu pixka batekin ibili behar da ez galtzeko. Gertu antzematen den erreka bilatuko dugu eta bertara iristean berriro ikusiko ditugu seinaleak.

Otso-erreka. Erreka zeharkatzeko, beharbada, olnetakoak kendu beharko ditugu, baina kontu izanez gero, inguratu eta jauzi txiki bat eginez beste alders pass liteke. Eskuinetik aurrera segi, eta iratzeen srtean zabsltzen den bidetik igoko gara. Aldaps pikoa eta motza da, baina bustita edota Ioksztuta badago, kostats ibiliko gara. Bidea tarteks desitxurstu egiten da eta seinaleak ere desagertu; baina, logiks erabiliz, berehals lortuko dugu bide nagusia surkitzea. Pixksnsks, lehen galdu dugun desnibels irabaziko dugu, eta errepidera iristean arnasa lasal hartzeko beta izango dugu. Kilometro batez errepidean zehsr ibili, eta gure ezkerrers sterstzen den beste pists hartuko dugu. Egurrezko ataks gainditu eta zaharberritu iuten borda bikain batera iritsiko gara laster. Toki non inguru aproposa da Arberoako harana ia osorik ikusteko. 400 metro inguru dituzten mendi muinoak Donamartiri, Donoztiri, Mehaine herrien gaindi ageri dira, eta haien magalean baserri eta borda anitz barreiaturik. Ikuspegiaz gozatu ostean, metro batzuk atzera egin, eta bide seinaleek erakusten diguten norabidean aurrera egingo dugu. Baserri baten ondora iristean egurrezko eskailera batzuek hesia gainditzen lagunduko digute eta igoeran erabili dugun ibilbidearekin bat egingo dugu. Handik herrira hasieran hartu dugun errepidean zehar jaitsiko gara.
Vía Urbana
Vía Urbana
Vía Urbana
Vía Urbana y Vía De Servicio
Pista Sin Asfaltar

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta