Denbora  5 ordu 27 minutu

Koordenatuak 1519

Noiz igoa 28 de marzo de 2019

Noiz egina marzo 2019

-
-
1.358 m
588 m
0
5,1
10
20,2 km

Bisitak 33, kokapena 4

Nondik gertu Ardanaz, Navarra (España)

Ibilaldi honetan izan dogu aukera egiteko bi tontor oso desberdina eta nahiz eta biak egin Itzagaondoan bailara ez daukate zer ikusirik ez bidearen aldetik ez zuhaitza aldetik.
Peña Itzaga
Hasi gara Ardanatz herrian eta nahiz eta Peña Itzaga igoteko oso ondo seinalizatuta egon erabaki dogu jeistea normalean igoera dan lekutik eta horretarako jarraitu dogu pista bat “grijillo” gaz dagoena, lehenengo kurban utziko dogu hau bidea eta hartun dogu mendiko pista bat eta ikusi dogunean harribola batzuk sartun gara basoan, hasiera baten nahiko bide itsusia baina behin helduta bide sendo batera igoera askoz ere atseginagoa eta batez ere sartun garenean ezpela bidean, hau bai ederra heldu arte San Migel baselizara (izugarrizko egoitza eta ondo eginda eta askoz hobe zaindua).

Hemendik ikuspegia ezi hobeagoak, eskuman Pirinero mendikatea (arras edurtuta) eta ezkerrean Elomendi….eta iparra aldetik Irunerria, eta askoz iparrago Aralar, Saioa….

Hemendik Peña Itzaga gailurrera bidezidor oso ondo markatuta (milaka pertsona ibili izan dira hemendik) eta behin gailurretik nahiko erreza ikusten da bidea egiteko beste tontor bi : Ganbella eta Santagata.

Berriz jeitsi gara baselizara eta orain bai jeitsiera ondo eginda, hasieran nahiko traketsa harriagaitik baina laster sartun gara Larrondo gunean eta bide galanta hatxa artean egindakoa, gero berriz ezpela bidea eta norabidea galdu barik Ardanatz.

San Migel Bizkar/Gongolatz
Hasi gara Iriso herrian eta km 2 egin dogu pista batetik, ez dauka zer esanik , ikusi dogunean bideertzean harribola batzuk sartun gara basoan eta gailurreraraino da bide zidor desastre bat eginda, heldu gara goraino eta han dago geodesiko bat, ez dogu ikusi ezer ez eta leku bardinetik jeitsi gara pista eta herrira.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau