Denbora  2 ordu 12 minutu

Koordenatuak 200

Fecha de subida 24 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
227 m
121 m
0
0,9
1,8
3,65 km

Bisitak 532, kokapena 14

Nondik gertu Arditurri, País Vasco (España)

Arditurriko interpretazio zentrotik gertu dagoen aparkalekuan ibilgailua utzi eta bide zabala jarraituz garai batean meatzetako laborategiaren eraikin zaharra izan zenaren ondora helduko gara. Eraikin hau birgaitu eta gero, Aiako Harria Parke naturaleko ondarearen, kulturaren eta naturaren aberastasuna modu didaktikoan ezagutzera ematen dute informazio-euskarri modernoen bitartez. Gaur egun, oraindik garai desberdinetako arrastoak ikus daitezke honen inguruan, hala nola, meatze-sarrerak, eraikin zaharrak, plano inklinatuak, esterilen zabortegiak, harrobiak, Pasaiako portura minerala eramateko eraiki zen trenbide zaharraren bidea eta abar. Lurpean, berriz, kilometro askotako galeria sare handia.

Erromatarrak izan ziren lehenak Aiako Harriko erraiak zulatu eta ustiatzen. Granitozko hiru tontorretatik gertu, Arditurriko meatzeak zulatu eta fruiturik onenak (burdina, zinka, beruna eta kobrea) atera zuten. Hurrengo mendeetan zehar inguru hauetan ustiapen ezberdinak izan ziren, baina egun, jarduera horien arrasto ezberdinak geratu dira soilik.
Arditurriko bira emateko bi bide balizatuak ditugu, lehena kanaletatik doana eta bigarrena, berriz, Imanol Marrodan euskal artistaren “Erabatekoa eta ezdeuza: sorburua” izeneko eskulturaren ondotik pasatzen dena. Biak lotu daitezke.


Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2017/03/arditurriko-bira-sl-gi-1007.html
Parkina
Arditurri
Kanala
Eskultura

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta