Jaitsi

Distantzia

15,63 km

Desnibel positiboa

571 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

571 m

Gehieneko garaiera

586 m

Trailrank

39

Gutxieneko garaiera

130 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

5 ordu 53 minutu

Koordenatuak

3106

Noiz igoa

14 de abril de 2021

Noiz egina

abril 2021

Sortu zure ibilbide-zerrendak

Antolatu gogoko dituzun ibilbideak zerrendetan eta elkarbanatu zure lagunekin.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Sortu zure ibilbide-zerrendak Sortu zure ibilbide-zerrendak
Elkarbanatu
-
-
586 m
130 m
15,63 km

Ikusita 144 aldiz, jaitsita 16 aldiz

Nondik gertu: Biteri, País Vasco (España)

Sorgin eta laminen zelatariak
Berria. 2017ko martxoak 28
Asier Aranzabal

Arratia eta Indusi ibaien artean bada mendilerro txiki eta malkartsu bat, atxaz eraturik. Urrekoatxa (588 metro) eta Ilunbe (445 metro) dira Ugatxa mendilerroaren gailurrik garrantzitsuenak. Gorbeialde eta Aramotz mendigune handien artean daude, eta, bigarren mailako mediak diruditen arren, haien magalak zorrotz altxatzen dira, bai Areatza eta Zeanuritik, bai Dimako Indusi auzunetik. Orografia malkartsu orok gisa, misterio kutsua izan du betidanik, sorginen topaleku izana uste izan baita antzinatik.

Areatzatik nahiz Indusitik igo daiteke bi gailurren erdian dagoen Lamindao leporaino, oinez nahiz autoz. Bietara Bizkaibusez hel daiteke. Areatza abiapuntutzat aukeratuz gero, San Bartolome elizatik hasi eta Zubizarra kalean zehar egin behar dira lehen urratsak. Arratia ibaia zeharkatu bezain azkar, ezkerrera hartu behar da, N-240 errepidearen ondoko Arratiano jatetxeraino. Errepidearen ondotik jarraitu behar da ehun metro, Igorrerantz, Lamindao bide seinalea aurkitu arte. Baserri dotore artean igoko dugu Gorbeia, Lekanda eta Itxinako Atxak eskuinladean ikusgai.

Lamindao auzoa, aspalditik, kondaira eta istorio oparoen gordelekua da; izena bera ere, ustez, laminen batzarleku izateagatik ezarria da. Inguruan zegoen metal ura jario zuen iturri eta putzu baten inguruan biltzen omen ziren laminak. Petralanda izeneko lekuan ere Akelarreak egiten omen ziren, Joxemiel Barandiaranen esanetan (Obras Completas II. Liburukia GVE Bilbo, 1973). Aurrean dugun kare haitzezko mendi malkartsua ikusita, ez da harritzekoa ingurunea horren sorginkeriak hartu izana. Batzuei beldurra eragiten die; besteei, berriz, lilura. Baina horri eutsi egin behar zaio pixka batean, Lamindao lepora heldu eta berehala ezkerrera edo ipar-mendebaldera jo behar baita Ilunbe tontorra menderatu ahal izateko. Bi baserri ezkerraldean utzi, eta eskuineko bideari jarraitu behar zaio. Oraingoan, ikusmira Aramotz mendilerrora zabaltzen da, pinudian sartu arte. Berehala, enborreko marka batek ezkerrerantz joateko dio. Aldapa pikoa gainditzean, bidea xendra estu bihurtu eta artadian sartzen da. Gailur ingurua karstikoa da erabat, guztia itzalak babesturik, erpineko haitza ezik. Bitxia eta misteriotsua, ingurune petrifikatu hau.

Bide beretik bueltatu behar da Lamindao auzora. Urrekoatxarantz joateko, Maria Magdalena baseliza eta hilerri ondotik pasatu, eta Petralanda baserriaren ondotik ibili behar da atxen azpian hasten den gurdibidea aurkitu arte. Pinu artean hasten den arren, ertzean gaztainondoak, haritzak eta pagoak ditugula adierazten digute oinazpian ditugun orbelek. Gurdi bideak kare haitzeko gailurraren hego magal osoa zeharkatzen du, basotik at jada. Bitartean, Gorbeialdeko ikuspegiari begira ibili gaitezke; azpian, pagadi zahar baten itzalean, baserrien erreferentzia hartu behar dugu, beranduago bertara jaisteko. Zuhaixka ingurura iritsitakoan, bidea utzi eta harkaitz artean aldapan gora egingo dugu gandorra aurkitu arte. Ezkerraldera, telebista eta komunikazioetarako antena erraldoia ikus daiteke. Gadorraren ertzetik ibil daiteke, baina nahiko deserosoa da, harkaitz aldakor artean saltoka egin behar baita aurrera. Aukera errezagoa, baina ez erromantikoagoa, iparraldeko magaletik igotzen den asfaltozko bidera hurbiltzea da. Antenara heldu aurretik, cairn batek eskuineko bidezidorretik tontorreraino bideratuko gaitu. Ikusmira sekulakoa da: ipar-ekialdean, Aramotz mendilerroa, Urtemondo gailentzen delarik; mendilerroaren bukaeran, Leungane; ekialderago, Errietabaso eta Saibigain; ondoan, Anbotoko erpina ere ikus daiteke, eta urrutiago, Orisol mendia. Hurbilago, Indusi eta Baltzola arteko mendiak, horiek ere kare haitzekoak; aipagarriena Garaio da. Hego-mendebaldean aldiz, Gorbeia, Lekanda eta Itxina eta urrunago Ganekogorta eta Gallarraga.

Beheranzko bidean, asfaltoari jarraikiz, pinudian dagoen Goikogane leporaino jaitsi behar da. Eskuineko xendra hartuz, Urrekoatxaren hegoaldetik etorritako gurdi bidearekin bat egingo dugu, eta arestian ikusi dugun pagoarteko baserrietaraino jaisteko ezkerrarantz desbideratu behar da. PR-BI-2 Zeanuriko baselizak ibilbidearkin bat egin, eta, marka zuri-horiei jarraikiz, Asterria auzuneraino eta bertako San Andres elizaraino jaitsiko gara. Bertatik, basoaren magalean behera Itxuna errekaraino heltzen da. Azkenik, haren ondotik Altzorripe eta Barrondo baserrien ondotik, N-240 errepidera helduko gara. Arratia ibaia zeharkatu, eta, BI-3530 errepideari jarraituz, Areatzan bukatuko dugu ibilbidea.
Bidegunea

Akauri Dorrea

  • argazkia Akauri Dorrea
Bidegunea

Areatza

Vial
Bidegunea

Asterria

  • argazkia Asterria
Camino
Bidegunea

Errepidea

Camino
Bidegunea

Gurutze

Bidegunea

Gurutzea

Bidegunea

Ilunbe (445 m.)

440 m altura
Bidegunea

Inicio.Arratiano Jatetxea

Construcción
Bidegunea

Iturriotz

Camino
Bidegunea

Itxuna erreka

Camino
Bidegunea

Lamindao

Sendero
Bidegunea

Lontxo itrria

Bidegunea

Maria Magdalena Baseliza

  • argazkia Maria Magdalena Baseliza
  • argazkia Maria Magdalena Baseliza
  • argazkia Maria Magdalena Baseliza
Bidegunea

Urrekoatxa (580 m)

Bidegunea

Zubia. Arratia Ibaia

Puente

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau