-
-
532 m
226 m
0
2,7
5,5
10,92 km

Bisitak 327, kokapena 8

Nondik gertu Belorrieta, País Vasco (España)

Gaur Galarrixara joango gara gaur; Galarrixa Aretxabaleta, Urkulu urtegiaren gainean gutxi ezaguna den tontor da. Gailurrean ez du Buzoirik, edo ni ez naiz kapaz izan bilatzeko; ala ere buelta polita da, eta Aretxabaleta inguruan dauden leku polit batzuk aukera ematen digu, (Otala, Urtegia, Larrino, Oro…), eta naiz eta tontorra pinuz josita egon, ibilbidean zehar ba daude ikuspegi politak eta desberdinak, (Bedoña auzokoa adibidez); beraz merezi duen buelta da.
Aretxabaletan hasiko dugu ibilbidea, Urkulura doan errepidea jarraituz, bariante gaineko zubia zeharkatu arte; zeharkatu ondoren eskerretara irteten den errepidetxoa hartuz (Otala zelaira joaten dena), 200 bat metro egin ondoren eskumara hazten den pista jarraituko dugu, Otala-zelai parera heldu arte, bertan Otala-zelaira joan beharrean zuzen jarraituko dugu Otala jauregi aldera, han bide gorria harrapatuko dugu Matikuraino, behin Matikuan, errepidea zeharkatuz Torrena baserri aurrean hazten den bidea jarraituko dugu Urkuluko bide gorria harrapatu arte, bide gorria presara heldu baino 400 metro lehenago ezkerretara irtetzen den pista nabarmen batetik gora jarraituko dugu, (X zuri- Hori bat dauka sarreran), pista hau jarraituz tontorrera helduko gara, bidean hiruz pa lau pasatuko dugu baina guk beti zuzen eta gorantz joango gera, Tontorrak ez du ez buzoirik ez ikuspegirik beraz jarraituko dugu beherantz bide berdinetik, bide hau momentu batean pinudi jausi batzukin moztuta dago, baina ezkerretik joanda laster harrapatzen dugu berriz bidea arazo gabe; laster pinuak desagertzen dira bidetik eta bidegurutze bat dago, ezkerretik joango gera, eta hemen bai paisaiaz disfrutatzeko aukera dugu, Bedoña, Udalaitz, Anboto… ikusiz. Bidea honek beste bide batera eramaten digu eta azken hau jarraituz Larrinoetxebarri baserrira helduko gara. Hemendik Larrino gainera joango gera errepidez, Elizarekin topo egin arte, (iturria), errepidetik jarraituko dugu orain 500 bat metro inguru, Telleria baserria ezkerretara itxiko dugu eta Larrinogarai baserrira heldu aurretik eskumatik irtetzen den pista zabala hartuko dugu, pista hasi eta 100 metro barru bidegurutze bat dago (indikatua), eskumatik Bedoña auzora joaten da, baina guk eskerretik jarraituko dugu Oro auzora joateko, jaisten doa bidea eta laster Orora helduko gara, (iturria), iturria pasatuko dugu eta errepideraino jarraituko dugu, errepidera heldu aurretik gure eskuman Armarridun baserri bat daukagu, Iturralde baserria. Errepidea jarraituz beherantz eta Oroko azken baserria pasatu barri, eskumatik bide bat ikusiko dugu zelai bat zeharkatzen, bertatik joango gara eta zelaia bukatzen denean zuzen jarraituko dugu pista utziz, orain senda baten gaude eta senda hau jarraituz Aretxabaletako Kanpo sato ingurura helduko gara, azken erabilitako sendak biz pa hiru bifurkazio dauka baina denak leku berdinean bukatzen dira. Orain auto itxi dugun lekura joango gera bide gorria erabiliz.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau