-
-
799 m
221 m
0
3,4
6,9
13,78 km

Bisitak 897, kokapena 25

Nondik gertu Bedarretako San Migel, País Vasco (España)

Muru eta Asentzio mendi Aretxabaleta eta Aramaio artean dagoen mendikatetxoan kokatuta daude.
Ikuspegiak oso politak ditugu bertatik, batez be Murutik eta Asentzio mendiko tontorrera heldu aurretik.
Aretxabaletan herri sarrerako lehenengoko bus geltokian hasiko gara, (Otalora kalean), geltokitik irtenda berehala eskumara hartuko dugu Untzilla bidean, erreka gurutzatu eta berriz eskuma aldera Izurieta auzora doan errepidea hartzeko; Izurietara errepidez joango gara, (trafiko gutxi dago), Izurietara heldu alaz, eskerretik doan pistatik gora jarraituko dugu, 10-15 minututan Ametzagarai baserrira heldu aurretik eskumara ozen doan pista batetik jarraituko dugu, (Horiz - zuriz markatua), pistak errebuelta pare handi bat egiten du beti aldapaz gora eta laster Arrasateko Oladixotik datorren pistarekin bat egingo dugu, aurrera jarraituko dugu aldapa gutxirekin orain Naparrena gainean dagoen iturriraino heldu arte. Iturria ur apur bat eran eta zuzen, erromara bat pasatu eta pinudian sartuko gara Murubeko baserrira doan pista alde batera utzita; Pinudian sartu eta aldapa tentetu egiten da berehala bidea jarraituko dugu pista handi batekin trill egin arte, pistara heltzerakoan eskumara goraka jarraituko dugu, ezkerretik irtengo den beste senda nabarmen bat ikusi arte , bertatik jarraituko dugu aldapan gora berriz aurreko pistarekin bat egin arte, pista zeharkatu eta berri ere sendatik Muru (776 Mt.), tontorreraino iritsiko gara.
Paisaiaz gozatu eta jarraituko dugu gure ibilbidea, Utzilla aldera, horretarako Iparraldera doan belar ertzetik jarraituko dugu, eta jaisten hasi eta berehala ezker aldera doan sendatxo bat bilatuko dugu, (hego mendebalderantz), pittin bat jarraituko dugu sendatik beherantz eta parean muiño bat ikusten dugunean, ezkerraldean garbi ikusten den bidetik jarraituko dugu laster itxitura bat ikusiko dugu eta karteltxo baten Untzilla norabidea markatua, sendatik jarraituko dugu beherantz, itxitura inguratzen, eta laster pista batekin topo egingo dugu, guk behera eskumatik jarraituko dugu; pista hau jarraituaz kilometro baten bueltan Utzillara doan errepidean itxiko gaitu, bertatik jarraituko dugu Utzillako elizara heldu arte, (iturria bertan).
Aramaiora doan errepidea zeharkatuko dugu orain eta Zabolara doana jarraituko dugu, laster ezkerretara hartuko dugu eta berehala eskumara etxe artean goazela, Uxarte baserri aurretik pasatuko gara orain eta ezkerraldetik doan mendi pistatik jarraituko dugu orain. Pista hau jarraitu eta 100 mt. Bueltan gurutze baten eskuma aldeko adarra jarraituko dugu, orain gainera batetik joango gara Ego Mendebalderantz, 700 Mt bueltan txabola bat ikusiko dugu ezkerraldean baina guk gurutze honetan ere zuzen jarraituko dugu, pittin bat beherantz, laster igotzen hasteko 200 Mt bueltan beste gurutze bat dago, puntu honetan bai ezkerretik bai eskumatik Asentziora igotzeko aukera dago, guk goazen pista berberetik zuzen jarraituko dugu aldapan gora, eta aprobetxatuko dugu Zabola, Barajuen eta Anbotoren ikuspegiekin disfrutatzeko, pista tentetu egiten da eta laster bidegurutze baten ezkerretik jarraituko dugu aldapa gogor batetik, laster ur depositu batekin topo egingo dugu eta beste gurutze bat, guk ezkerrekoa berriz ere eta berehala erromara bat pasatu beharko dugu, bide hau jarraituko dugu Asentzio tontorrera heldu arte, ori bai heldu aurretik beste erromara bat pasatu beharko dugu, tontor azpian hain justu.
Deskantsatu ondoren, berriz ere martxan azken erromara aldera egingo dugu baina heldu aurretik itxituraren ezkerraldetik doan pistatik jarraituko dugu, pittin bat behera eta berehala gorantz, laster, aldapa hau bukatu aurretik eskerretara irteten den bigarren pistatik hartu beharko dugu, (GPSa lagungarri), pista hau jarraitu beharko dugu Apotzagara doan pista handia harrapatu arte, beti bide zuzenena eta aldapan behera, Behin pista handira helduta jarraituko dugu bertatik Apotzagara heldu arte; behin Apotzagan Eliza alde batera utzita Auzo elkarte aurretik pasatuko gara eta jarraian kanposantu aldera joango gara, kanpo santu bitxia dute hemen eta merezi du ikustea. Kanpo santu aurrean doan pistatik jarraituko dugu orain eta laster San Bernabe ermitara helduko gara bertan eskumako bidetik jarraituko dugu, bide honek Apotza Etxebarri auzora doan errepidera eramango gaitu, errepidera heltzerakoan ezkerraldera joango gara Apotzaga Etxebarri aldera, (bestaldera joanda Aretxabaltako kiroldegira joango ginen), Apotza etxebarri pasatuko dugu eta errepidea jarraituz Salluenteko ermitara helduko gara, ermita parean ezkerraldera doan bide bat hartuko dugu eta bera jarraituz Untzillara doan errepidera helduko gara,, eta hemendik berehala Aretxabaletan sartuko gara irteera hasi dugun leku berdinetik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta