Jaitsi

Distantzia

12,16 km

Desnibel positiboa

349 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

349 m

Gehieneko garaiera

358 m

Trailrank

45

Gutxieneko garaiera

183 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Denbora mugimenduan

2 ordu 44 minutu

Iraupena

3 ordu 26 minutu

Koordenatuak

2113

Noiz igoa

5 de noviembre de 2022

Noiz egina

noviembre 2022

Bidali zure GPS-ra

Jaitsi ibilbideak Wikiloc-etik zuzenean zure Garmin, Apple Watch edo Suunto-ra.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bidali zure GPS-ra Bidali zure GPS-ra
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
358 m
183 m
12,16 km

Ikusita 623 aldiz, jaitsita 15 aldiz

Nondik gertu: Elorrio, País Vasco (España)

Elorrion gaur egun XVI. mendeko bederatzi gurutze daude eta horietako bat abiapuntutzat hartuko dugu ibilaldi honi hasiera emateko, San Juango gurutzea han zuzen ere. Honen aurrean XVII. mendekoa den Urkizu “Tola” jauregia ikusiko dugu, Urkizutarrenak ziren lurretan zeuden etxeak eraitsi eta gero, 1677. urtean eraiki zena. Tola de Gaytán familiak 1918an jauregia erosi eta izena eman zion. Herriko kirol gunera zuzentzen den bidetik, San Bizentekoa baserri bikaina atzean utzi eta errepidera aterako gara, San Anton baselizaren ondora. Aurrez aurre dugun zelaitxoa zeharkatzen duen xenda batetik etxalde batera helduko gara. Gallastegi zerrategiaren ondora iristean, gertu Iguriako gurutzea ikusiko dugu, Kanpazarko gainera eramaten duen saihesbidearekin bat egiten duen lotunetik gertu.

Zerrategiaren ondotik Gazeta auzora zuzentzen den errepidetik joko dugu eta, bidegurutzera heldu aurretik, Gazetako zubitxoa eta Bekoerrota izandakoaren aurriak ikusi ahal izango ditugu. Orain arteko bide laua utzi eta ezkerretik Gazeta auzoraino zuzentzen den bidetik gorantz egingo dugu. Durangaldeako gailurren panoramika osoa ageriko zaigu lehen aldiz eta bidelagun izango dugu ia ibilbide osoan zehar. Auzoa atzean utzi, Elorrioko baserririk zaharrenetarikoa den Gerbillao baserriaren ondotik pasa eta pinudi batean murgilduko gara maldan behera Aldape auzora jaisteko. Bertara iristean, errota, estilo herrikoiko San Jurgi baseliza, ikuztegia eta iturria ikusiko ditugu. Aldapebeitia baserri dotorearen ondotik igaro eta maldan gora jarriko gara.

Egurrezko maila batzuek, aldapa motz baina piko bat gainditzen lagunduko digute San Joan baselizaren ondora iristeko. Gertu dagoen errepidea gurutzatu eta gero, basoan sartzen den xenda eroso batek Casto de Zavala arkitektoak 1889an eraiki zuen Uratsara eramango gaitu, 1826 urteko den Elorrioko Bainuetxe Zaharra elikatzen zuen ur sufretsuen iturrira hain zuzen ere. Elorrioko harana ur sufretsuaren iturburu gehien dituztenetakoa da eta arrazoi hori dela eta, inguru honetan osasun-establezimendu ugari eraiki ziren. Gertu dugun Zenita auzorantz joko dugu segidan. Zubi-lana betetzen duen lauza batek erreka zeharkatzen lagunduko digu. Etxe eta baserri ederrak zeharkatzen dituen bidetik Elgetarantz zuzentzen den errepidera aterako gara eta, bertatik, metro batzuk bete ostean, Argiñetako nekropolira doan bidea hartuko dugu.

San Adrian baselizaren ondoan kokatuta dagoen nekropolia sarkofago bikoitza daukaten hogeita bat hilobiz eta bost hilarriz osatuta dago. Hilobiak bi zatiz osaturik daude: pieza bakarreko kutxa antropomorfoa eta itxura triangeluarra duen estalkia. Latinezko inskripzioak ere badira bi hilobietan. Sarkofago hauek, inguruko auzoetako (Mendraka, Miota eta Berrio) nekropolietan erabiltzeko egin ziren Goi Erdi Aroan, baina XIX. mendean gaur egun dauden tokian bildu zituzten. VII.-IX. mendetik Goi Erdi Arora arte eraikitako sarkofagoen kopurua aintzat hartuz gero, esan daiteke Euskadin dagoen hileta-monumenturik handiena dela. Hilarriak, baselizaren barruko aldean dauden hamahiru piezaz osaturik dago. Kanpo aldean, interesgarrien diren bost hilarrien kopia daude ikusgai. Hauetako lau diskoideak dira eta bat, triangeluarra. Hilobiak baino zaharragoak dira, Kristo aurreko garaikoak hain zuzen ere.
Baseliza eta nekropolia atzean utzi eta Mendraka auzorantz joko dugu. Mahastien ondotik pasa eta erraz igoko gara auzoaren goiko aldean dagoen Santo Tomas baselizaren eta nekropoliaren ondora. Bide laua hasieran eta gero maldan behera, Lekeriketa auzora jaitsiko gara. Errepideak Kurutzondoko gurutzearen ondoraino eramango gaitu eta bertatik, Elorrioko herrigunean murgilduko gara, eta abiapuntura itzuli aurretik, bere kasko historikoa zeharkatzean makina bat eraikin ikusteko parada izango dugu: Kanpoaldeko atea, Urkizu dorretxea, Sortzez Garbiaren basilika, Otsa Goikoa errota, Kurutziaga eta San Juango gurutzeak, Santa Ana komentua eta herriko ondarea aberasten duten makina bat jauregi eta etxe eder.
Eraikin erlijiosoa

San Anton baseliza

  • argazkia San Anton baseliza
Bidegunea

Iguriako gurutzea

  • argazkia Iguriako gurutzea
Zubia

Gazetako zubia

  • argazkia Gazetako zubia
Bidegunea

Aldapeko errota

  • argazkia Aldapeko errota
Eraikin erlijiosoa

Aldapeko San Jurgi baseliza

  • argazkia Aldapeko San Jurgi baseliza
  • argazkia Aldapeko San Jurgi baseliza
Bidegunea

Aldapeko ikuztegia eta iturria

  • argazkia Aldapeko ikuztegia eta iturria
  • argazkia Aldapeko ikuztegia eta iturria
Eraikin erlijiosoa

San Joan baseliza

  • argazkia San Joan baseliza
  • argazkia San Joan baseliza
Bidegunea

Uratsa

  • argazkia Uratsa
  • argazkia Uratsa
Bidegunea

Argiñetako nekropolia

  • argazkia Argiñetako nekropolia
  • argazkia Argiñetako nekropolia
Bidegunea

Mendraka auzoa

  • argazkia Mendraka auzoa
  • argazkia Mendraka auzoa
Eraikin erlijiosoa

San Paulo baseliza eta nekropolia

  • argazkia San Paulo baseliza eta nekropolia
  • argazkia San Paulo baseliza eta nekropolia
Bidegunea

Lekerikeka auzoa

  • argazkia Lekerikeka auzoa
  • argazkia Lekerikeka auzoa
Bidegunea

Elorrio

  • argazkia Elorrio
  • argazkia Elorrio

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau