Denbora  7 ordu 22 minutu

Koordenatuak 1827

Fecha de subida 19 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

-
-
2.533 m
1.756 m
0
3,6
7,1
14,22 km

Bisitak 625, kokapena 10

Nondik gertu Arette-Pierre-Saint-Martin, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Kontuz ibilbidearen tracka jarraitu egiten baduzue. Txangoa neguan egina da eta beraz bideak ez dira zertan udan bilatu beharrekoak. Igoerak nahiz jaitsierak maiz zuzen egiten dira, traba gehiegirik aurkitzen ez direlako.

Tener cuidado con el trac puesto que la excursión se realiza en invierno y pudiera ser que en verano no pueda subir y bajarse recto en muchos tramos.


Ernaizeko lepotik egun sentiarekin abiatu naiz gaurko txangoa egiteko, bidea ahalik eta hormatuen topatu ahal izateko. Ilargiaren islak, elur eta izotz zuriaren gainean distira egiten du eta ez da frontalen beharrik.

Tenperatura egokia da eta egun zoragarri baten aurrean gaudela ematen du.






Ernaizeko mendatea.Tributo de las tres vacas ospatu egiten den lekuan






Bidea Arlas mendira eramaten gaitu. Larrako paisai karstikoan barneratuz. Neguan paisai hau guztiz moldatua topatu egiten dugu, Dolinak, leizeak eta harria nagusi den eremuan elur geruzak berdindu egiten du. Soilik harri paretak eta leizeak handiak diren lekuetan sumatu egiten den paisai berezi honen edertasuna. Baina paisai karstikoan galdu egiten duguna, ibiltzeko erraztasunean irabasi egiten dugu. Geruza zuriak, erliebea berdindu eta baretu egiten du, ibilaldia zalantzarik gabe erraztuz. Hori bai tentuz ibili beharra dago nonahi topatu daitezkeen zuloekin, bereziki elur geruza sakona ez bada.



Eguna guztiz argitu aurretik Monbiela mendira iristen naiz eta aurreneko izpiak bertako gailurrak ukitzean paisai ederra eta berezia eskaintzen dizkidate.

























Monbielatik mendi-lepo edo muino batetara jaisten da. Bertara Aretteko eski estazioaren pista batzuen tramankuluak iritzi egiten dira. Eskerrak ordu honetan zabalik ez dagoela.

Bidea Arlaseko maldak zeharkatuz egin daiteke edo eta zuzenean Arlaseko gailurrera igoz.



Gaurkoan zuzenean gailurra bisitatzea okurritu egin zait. Bertan egunsentiak agurtuko ninduelakoak. Igoera egiteko elurra ez zegoen tokitik egitea erabakitzen dut, honela ez ditut kranpoiak jarri beharko eta.




Arlaseko gailurrera iristean



Soncuy eta Añelarran eguneko aurreneko eguzki izpiak.







Arlaseko gailurretik panoramika. Haranak oraindik laiotzan










Arlaseko jaitsiera burutzeko kranpoiak jarri behar dira eta honela zuzenean eta azkar jaisteko aukera ematen du.




Arlaseko gailurra bertze aldetik ikusita.


Agudo Pescamuko muinora iritsiko naiz. Bertatik bidea sakonune batzuetarik jarraitu beharko da. Gaurkoan, aurreko egunetan raketekin egindako urratsak jarraitzearekin nahikoa da.



Orain arte egindako bidea Frantziarekiko muga jarraituz izan da. Muga hauek XIX. mendera arte ez dira, Isabel II garaia arte hain zuzen ere. Tratado de límites honek 1856. urtean sinatua eta urte bi geroago bertze zehaztasunekin osatua. Aurreneko artikuluan halako deskripzioa ematen da

"La línea de separacion entre la Soberanía del Reino de
España y la del Imperio francés, desde el punto en que concurren las provincias
españolas de Huesca y Navarra con el departamento francés de los Bajos
Pirineos, hasta la desembocadura del rio Vidasoa en la rada de Higuer, partirá del
collado de Añalarra, dirigiéndose por lo alto de los cerros que van por Murlon
y el pico de Arlas á la piedra de San Martin, llamada tambien
Muga de Bearne, de acuerdo con el amojonamiento hoy existente."

Pentsa garai horietan nork igoko zen mugak zaintzea bertako biztanle eta artzaiak ez baziren. Eta beraz jakin badakigu tributoari esker elkarren arteko harremanak ez zirela soberan txarrak. 

Beno pasadizo historiko honen ostean bidearekin jarraituko dut.










Pescamuko lepotik.



















Elurrak paisai karstikoa estaltzean osatu egiten dituen forma bitxiak.











Paisai karstikoan murgildurik gaudenaren lekuko.



Auñamendiko Ipar alde ikaragarria beti aitzindari dugu.


Bidea aurrera jarraitu behar da, Mourlong mendia gainditu eta Auñamendiaren iparreko hormei buelta eman behar zaie Hegoaldetik dagoen maldatik igo ahal izateko.














Añelarraren gailurrak


leer más en :http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/02/ernaizetik-arlas-anelarra-eta-aunamendi.html
  • argazkia ARLAS
  • argazkia ARLAS
  • argazkia ARLAS
  • argazkia ARLAS
  • argazkia ARLAS
  • argazkia ARLAS
  • argazkia AUÑAMENDI/ANIE
  • argazkia AUÑAMENDI/ANIE
  • argazkia AUÑAMENDI/ANIE
  • argazkia AUÑAMENDI/ANIE
  • argazkia AUÑAMENDI/ANIE
  • argazkia AUÑAMENDI/ANIE
2504 metrotako gailurra.
  • argazkia AÑELARRE
  • argazkia AÑELARRE
  • argazkia AÑELARRE
  • argazkia AÑELARRE
  • argazkia AÑELARRE
Gailurra
  • argazkia BIDE GURUTZE/LEPOA
  • argazkia BIDE GURUTZE/LEPOA
  • argazkia BIDE GURUTZE/LEPOA
  • argazkia BIDE GURUTZE/LEPOA
  • argazkia BIDE GURUTZE/LEPOA
Bide gurutzea Añelarra eta Auñamendira joatekoa
  • argazkia Co AÑELARRE
  • argazkia Co AÑELARRE
  • argazkia Co AÑELARRE
  • argazkia Co AÑELARRE
  • argazkia Co AÑELARRE
  • argazkia Co AÑELARRE
  • argazkia Ernaize lepoa
  • argazkia Ernaize lepoa
Muinoan edo mendateko aparkalekua izango da ibilibidearen hasiera. Bertan mugarri ospetsua dugu. 234
  • argazkia LEPOA 01
  • argazkia LEPOA 01
  • argazkia LEPOA 01
  • argazkia LEPOA 01
Arlas eta Monbieta arteko lepoa
  • argazkia MUINA 02
  • argazkia MUINA 02
  • argazkia MUINA 02
  • argazkia MUINA 02
  • argazkia MUINA 02
  • argazkia MUINA 02
  • argazkia Monbiela
  • argazkia Monbiela
Gailur txikia
  • argazkia PESCAMU
  • argazkia PESCAMU
  • argazkia PESCAMU
  • argazkia PESCAMU
  • argazkia PESCAMU

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta